Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:2:3

Aldiberekotasun estua

Gauza ederra da maitemintzea Mendeko perpauseko eta nagusiko gertakariak denborari dagokionez estu-estu loturik daudenean albiderekotasuna estua dela esan ohi da. Hala, mendeko perpauseko ekintza gertatzeaz batera perpaus nagusiko ekintza gauzatu dela ematen da aditzera. Nozio hori azpimarratzeko, segidan aztertuko diren menderagailuez gain, erlatibo arruntak ere erabiltzen dira sarri, hurbiltasuna adierazten duten izen ardatzak esaterako.

  • Mikel ezagutu zuen unean berean maitemindu zen Maddi.

Aldiberekotasun estua adierazten duten denbora perpausak adizki jokatuekin nahiz jokatugabeekin osa daitezke.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Aldiberekotasun estua", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3