Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:2:3:1

Adizki jokatuekin

Aldiberekotasun estua adierazten duten denbora perpausetan, mendeko perpauseko eta perpaus nagusiko gertakariak aldi berean gertatzen dira, baina horrez gain, elkarri estu lotuta daude denboran. Hau da, mendeko perpauseko ekintza gertatu eta berehala gertatzen da perpaus nagusikoa.

  • Nagusia lantegian sartu zenerako, lanean hasi ziren langileak.

Langileak lanean

Perpaus horretan, mendeko perpauseko ekintza gertatzen denean (nagusia lantegian sartzea) bestea jadanik egina dela (langileak lanean hastea) ulertzen da. Hala ere, bigarren ekintza lehenengoa gertatzen den unean bertan, berehala, gertatzen dela ere adieraz daiteke. Ikus beheko adibidea. Halakoetan, ekintza bat bestearen ondotik gertatzen dela ez, bi ekintzak elkarren segidan, berehala gertatzen direla ematen da aditzera. Horregatik, ez dira ondokotasuna adierazten duten perpausen sailean sartu, aldi berean eta estu-estu gauzatzen direlako.

  • Lana amaitu orduko, etxera joan zen Jon. (lana amaitu eta berehala Jon etxera joan zen)

Bost menderagailu hauek erabiltzen dira adizki jokatuekin aldiberekotasun estua adierazteko:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Adizki jokatuekin", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3