Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:2:3:1:2

-en orduko

Aurreko menderagailuaren adiera bera azal daiteke -en orduko menderatzaileaz, alegia, mendeko aditzak adierazten duen ekintza eta aditz nagusiak adierazten duena ondo-ondoan gauzatzen direla. Horrez gain, ordea, aditz nagusiak adierazten duen ekintza mendeko aditzak adierazten duenaren aurretik gertatzen dela ere adieraz dezake.

  • Txirrina entzun zen orduko, korrika hasi ziren lasterkariak. (ondo-ondoan gertatu dira)
  • Etxera heldu ziren orduko, ama zain zuten jadanik. (mendeko perpauseko ekintza lehenago gertatu da)
  • Berrogai igitariek igitaiek utzita bideari lotzen zaizko, erlauntzeko erlekumea egalak dituen orduko furrundaka ler-zugatzari lotzen zaion bezala. (Mireio, "Orixe")

Adibideak

  • Adibide klasikoak:
    • Eta solas horien egitetik baratu zen orduko, hurbildu zen Judu bat idolei aldare gainean sakrifikatzeko guzien begien aitzinean Modingo hirian, Antioko erregearen manuaren arabera. (Biblia, Duvoisin)
    • Eta hori egin bezain sarri, eta iguzkiak, lanho-petik ilkhirik, dirdiratu zuen orduko, su handi bat biztu zen, haletan non espantatuak baitzauden guziak. (Biblia, Duvoisin)
  • Gaurko adibideak:
    • Baina langileen auzia aipatu zuen orduko, Soterok, horren xeheki adostua genuena algaretean utzita, oihu egin zuen eskua jasoz, “Aizak! ”, harengana itzuli ziren buru guztiak, isiltzeko esan zioten, hala hobe, baina apezak eten egin zuen bere jardurioa, lasai egoteko agindu zuen, uzteko hizketan mutilari. (Sua nahi, Mr. Churchil?, Izagirre, K.)
    • Elkar ezagutu zuten orduko, ezin bananduzkoak bilakatu ziren. (Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-en orduko", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3