Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:2:3:1:4

-en ber

Menderatzaile honek sekuentzia estua adierazten du denbora perpausetan, perpaus nagusiko ekintza mendeko perpausekoa gertatu eta berehala gertatzen dela, alegia. Egun ez da oso ohikoa, -en bezain laster forma nagusitzen baitzaio erabileran.

  • Donostiara iristen zaren ber, hots egin telefonoz mesedez.
  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Ez da, beraz, nehondik ere erraten ahal Jainkoak pairatzen duela beste zerbaitengatik, ez eta ere substantzia hedatua ez dagokiola Jainkozko izaerari, zatikorra asma baledi ere, mugagabea eta betierekoa dela onartzen den ber. (Etika, Spinoza / Xarriton, P.)
    • Gaur egungo arrazak nolakoak diren ez dakit ordea: deiztegietan kokatzen dira xume-xumeki, muturraren pean zaldalea ketan sentitzen duten ber. (% 100 basque, Borda, I.)
    • Hizkuntzaren azterketa filosofikoak kezka desberdinei erantzun nahi izan die garai batean eta bestean, eta kezkak aldatu diren ber, bera ere eraldatu egin da. (Filosofiako gida, Askoren artean)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-en ber", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3