Hiru egitura era daitezke -tu, eta eta berehala osagaiekin. Ikus hiru adibideok eta ondoren azalpena:
Lehenengo adibidean, juntagailua da eta, ez aurreko partizipioari loturiko morfema, eta beraz, bi perpausak elkartzen ditu. Berehala aditzondoa, berriz, bigarren perpausaren osagaia da. Bigarren adibidean, aldiz, eta juntagailuak ondokotasuna adierazten du, -tu eta forma osatzen baitu, eta berehala aditzondo soila da. Atal honetan, ordea, hirugarren perpauseko -tu eta berehala egitura gramatikalizatua aztertuko da. Izan ere, hala erabiltzen denean, berehala aditzondoa ez da perpaus nagusiaren osagaia, menderatzailearen burua baizik.
Egitura horietako eta enklitikoa da, eta horregatik zalantzak izan dira behin baino gehiagotan idazkerarekin: ikusi eta, ikusi ta, ikusita. Esapide horiek unitate sintaktikoa osatzen dute: Jonek, sartu eta berehala aurkitu zuen giltza. Jakina, ez du eta egitura horrek inolako zerikusirik emendiozko juntadurarekin: Nik neuk ikusi eta entzuna dut.
Horrez gain, -tu eta berehala beste mendeko perpaus baten mendeko ere izan daiteke. Halakoetan, ta forma laburtua erabiltzen da inoiz eta berehalakoan aditzondoa ere agertzen da indargarri. Azkenik, -tu eta laster/behingoan formak ez dira horren ohikoak baina erabiltzen dira.
lanaren aipamena nola egin...