Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:2:3:2:7

-tu berri(t)an

Berehalakotasuna adierazten du menderatzaile honek ere, hau da, bezain laster menderatzailearen parekoa da eta ia etenik gabe elkarren segidan jazotzen diren bi ekintza lotzen ditu.Francoren diktadura 1939-1975 urteen artean egon zen indarrean

  • Diktadura amaitu berritan, jendea itxaropentsu bizi zen.
  • Azterketa egin berritan, oraindik urduri zegoen Amaia.

Adibidetegia

  • Adibide klasikoak:
    • Eriotz hura egin berrian jende guztiak sinistatu zeuan Erregeak agindu ta egin zala: baña ikusi zituanean Erregearen miñ, negar, ta beste damu aundi, ta egiazko baten señale aek, orduan konturatu zan jende guzia, ta ezagutu zeuan, etzeuala erregeak agindu alako gizonari bizia kentzea. (Euskal testuak, Larramendi, M.)
  • Gaurko adibideak:
    • “Ohore kontua da”, esan zion emazteari, ezkondu berritan aitaginarrebak pisu puska hura eskaini eta ezetz esan zuenean. (Bizia lo, Muñoz, J.)
    • Euskara batua plazaratu berritan, eta eztabaidak hain gordinak eta garratzak ziren garaian, aldakuntza esanguratsua gertatu zen Euskaltzaindi barruan: Luis Villasante aukeratu zuten euskaltzainburu 1970ean. (Euskara batua, Zuazo, K.)
    • Obserbazio pare bat egin ditut aste hauetan: jeiki berritan eta eztarriko giharrak erdi lo daudenean hobeto hitz egiten dela ingelesez, eta baita katarroa duzunean ere. (Piano gainean gosaltzen, Cano, H.)
    • Ongi oroitzen dut, konparazione, nola, presondegian sartu aitzin, usna onekoa nintzen, eta nola, halatan, sartu berrian kiratsa aditzen nuen eta kiratsaren aditzeaz erraiak nahasten zitzaizkidan, artean sentikor nintzelako; ordea, handik denbora baterat, hainbertzeraino eratxiki zitzaidan kirats hura neure azalerat eta neure baitaren baitarat, non usaindu ere ez bainuen egiten, hain bihurtu zitzaidan usain hura ohiko eta azturazko. (Lur bat haratago, Irigoien, J. M.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu berri(t)an", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3