Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:3

Iraupena adierazten duten perpausak

Iraupena adierazten duten denbora perpausetan, aditz nagusiak adierazten duen gertakariak zenbat denbora irauten duen adierazten du mendeko perpausak, ekintza nolako denbora tartean gauzatzen den.

  • Mikel etorri denetik, ez dugu lanik egin.

Hala, gertakariaren iraupena bi modutan adieraz daiteke: iraupenaren muga aipatuz (aurrekoa nahiz ondokoa) eta iraupenaren tarte osoa adieraziz.

Gertakaria dela eta, hasiera eta amaierako mugak seinala daitezke, edo iraupena. Iraupena adierazteko osagarri kuantitatiboak erabil ditzakegu (bi urtez), edo mendeko perpauseko gertakariak ematen dio erreferentzia perpaus nagusian seinalatzen den gertakariari:

  • Dolmancé, hitz egiten duen bitartean, aipatzen dituen gorputz-atalak ukitzen dizkio Saint-Ange Andereari: Hastera noa. (Filosofia apaingelan, Marques de Sade / Elexpuru, J. M. / Bego Montorio)

Aipatzen diren bi epeak aldi berekoak dira hor: aldiberekotasuna bat dator iraupenarekin.

Hasierako muga

Modu askotara adierazten dugu hasierako muga: -(e)netik da, beharbada, atzizkirik erabiliena:

Ikusten denez, erlatibozko perpausa da hori. Batzuetan bi gertakarien aldiberekotasuna ere seinala dezake:

  • […]elurra botatzen hasi duenetik hotzagatik nahioa kexatu dela iruditu zaio, eta arduratsu azaldu nahi izan du lagunaren begietara[…] (Bizia lo, Muñoz, J.)

Posible da adierazpen nozioa indartzea edo azken muga ere aipatzea:

  • Baina filosofatze sano baten puntzoiak geure izpiritua zulatzen duenetik aurrera, puff! Zenbat zikinkeria hustutzen den. (Trapuan pupua, Perurena, P.)
  • Abisua ematen denetik medikua iristen den arte egunak pasatzen direla salatu dute indigenek. (“Indigenen herrietako osasun zerbitzuak hobetzen laguntzeko konpromisoa hartu du Kanadak”, Gaiak saila, Berria)

Jakina, atzizki hori ez da beti denborazkoa, eta beste balio batzuk ere baditu:

  • Denek ateratzen diote etekina lurrari, erregea ere lurrak ematen duenetik bizi da. (Elizen arteko Biblia, Askoren artean)

Sail honetakoa den –(e)nez gero egiturak sortzen dituen esapideak balio askokoak dira:

  • Kausazkoak batzuetan:
    • Leku aldatzearen proiektuaz eta gastuez Donostiako Udalak arduratu beharko du, jabea denez gero. (“Aieteko jauregia monumentu izendatzeko prozedura abian jarri du Jaurlaritzak”, J.L.Z, Kultura saila, Berria)
  • Denborazkoak:
    • Hain zuzen ere, teknologia digitala agertu denez gero bideoartearen mundua aldatzen eta eraldatze garaian dagoela adierazi zuen atzo. (“Bideoarteak etorkizun handia duela adierazi du Bill Viola artista estatubatuarrak”, Kultura saila, Berria)
  • Azalpenezkoak:
    • Ibilbidea herritik kanpo eta natur inguruneetan denez gero, ezinbestekoak izango dira ibiltzeko zapata erosoak. (“Bastidan 700 boluntariok lan egingo dute igandean”, Luis Karlos Garcia, Berria)

Denborazkoak direlarik abiapuntua markatzen dute, noiztik alegia. Ohart gaitezen denborazkoa, besteak ez bezala, galdegaia izan daitekeela.

Perpaus mota horren aldaerak dira –(e)nez edo –(e)naz geroz eta geroztik:

  • Mundua mundu denez geroztik noren odola beste noren odolez nahastu izan den ez den nahastu, hori ez zagok jakiterik. (Sukar ustelaren urtea, Jimenez, E.)

Horiek ere beste balio batzuk har ditzakete, azalpena, esaterako:

  • Bestalde, Ahalkea bera Tristura mota bat denez geroz, ez dagokio Arrazoiaren iharduerari. (Etika, Spinoza / Xarriton, P.)

Azken muga

Azken muga adierazteko, arte, artio, arteraino, artean eta bitartean erabiltzen ditugu. Batzuetan perpausa hasieran harik eta jarriz indartzen dugu:

–(e)n arte, eta –tu arte (aldaera guztiekin) aski arruntak dira gaurko euskaran eta tradizioan (XVIII. mendetik aurrera):

  • Zuen laguna dagola den tokian, ni bilha jin arte, holako beroarekin. (Supazter xokoan, Barbier)
  • Eta horrela jarraitu genuen laurok, baloiarekin jolasten eta itsasoan bainatzen, behingoz aspertu ginen arte. (Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Iturralde, J. M.)

Sandor Marai

Batzuetan ez adberbioa hartzen du:

Gaur egun arte eta artean ere erabiltzen dira, tradizioan bezala. Baina badirudi espezializatzen ari direla: arte-k azken muga markatzen du, eta artean-ek, berriz, iraupena:

  • Horretarako, hemezortzi urte bete arte itxaron behar nuen. (Ihes betea, Lertxundi, A.)
  • […]nik ez nuen hitz egin nahi, berak zerbait esan artean. (Ihes betea, Lertxundi, A.)

Hemen badute toki –tu arteraino eta –arteraino bezalakoek ere:

  • Haren hitzak, ordea, hil arteraino balio izaten zian. (Azken hitzordua, Sandor Marai / Olarra, X.)
  • […]batek ahal duen arteraino agoantatzen du, baina noizbait bukatzen da gero pazientzia! (On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri)

Giovanni Guareschi Batez ere Nafarroakoa eta Ekialdekoa da –tu artio eta inoiz partizipioaren ordez aditzoina ere onartzen du:

Artino ere erabiltzen da Iparraldeko tradizioan:

Bestetik, -tzeraino erabiltzen dugu muga adierazteko, aditz izenarekin, baina ez dirudi horrekin egindako esapideek denbora markatzen dutenik, baizik gertakari progresibo baten azken muga, horri ematen baitiote balio enfatikoa:

  • Calderaren semeak egin zuen lapurretarik handiena, aita bera beldurtzeraino. (Venezuela, iraultza isilaren hitzak, Aristi, P.)
  • Bere errejimen aldaketa ere murriztasun handia ari zitzaion bilakatzen, egiaz samintzeraino inoiz. (Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Iraupena adierazten duten perpausak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3