Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:3:1:2

Adizki jokatugabeekin

Adizki jokatugabeekin -tuz gero menderatzailea erabiltzen da perpaus nagusiko ekintzaren iraupenaren aurreko muga adierazteko.

-tuz gero

Esan denez, perpaus nagusiko ekintza noizdanikoa den adierazteko gehitzen zaio mendeko perpausari -tuz gero menderatzailea. Erabili ahala, beste hainbat aldaera onartu ditu partikula honek, -tuz geroztik, -tu ezkero eta -tu ezkeroztik, esaterako.

  • Gaixotuz gero ez da kalera atera Jone.
  • Erditu ezkeroztik, nerbioak jota daude Mikel eta Amaia.
  • Adibide klasikoak:
    • IÑAXI: Ezkonduz geroz izanen dute astia maite minetan aspertzeko. (Muga, Labaien, A. M.)
    • Galiporniako emakumeak izengabeak al dira? - Ezkondu arte, izendunak; ezkonduz-geroztik senarraren etxea dute etxe ta senarraren izena izen. (Ardi Galdua, Azkue, R. M.)
    • Indianoa barriz itzain ibilli eizan Ameriketan, ta andik etorri ezkero be, zaldun jantzia eukiarren, itzaiña baizen besterik etzan. (Kresala, Aguirre, D.)
  • Gaurko adibideak:
    • Pubertaroa ezkero, hirurak leiho atzean, orduak emeki-emeki isuri, eta azkenean desagertu egin ziren mundu batean bizi izan dira. (Eguzkipekoak, Sastre, P.)
    • Izan ere, Santiagoren aldeko batzuk etorri aurretik, ez zuen eragozpenik izaten judu ez zirenekin jateko; baina, haiek etorriz gero, atzera egin zuen eta bereiz egoten hasi zen, erdainkuntzaren aldeko zirenen beldurrez. (Elizen arteko biblia, Askoren artean)
    • Etorriz geroz, bizpahiru ele baizik ez zituzten trukatu. (Hautsi da katea, Martinez de Lezea, T. / Elena Touyarou)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Adizki jokatugabeekin", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3