-tu arte menderatzailea partizipioarekin nahiz adlatiboarekin erabiltzen da mendeko denbora perpausetan, zehazki, ekintzen iraupena adierazteko. Aurretik harik eta esaldia har dezake askotan, denbora nozioa azpimarratzeko. Horrez gain, -ko atzizkiaz izenlagun bihurtzen da.
-tu arte da menderatzaile erabiliena baina horrez gain beste forma hauek ere erabiltzen dira denbora nozio honen berri emateko: -tzera arte, -tu artera(i)no, -tu arte(i)no, -tu artaino eta -tu artegino. Hain zuzen ere, -tu artino forma zubereraz erabiltzen da batez ere, aditzoinarekin gehienetan eta gutxitan partizipioarekin (adlatiboarekin ere bai inoiz). -tu artio aldaera, berriz, zubereraz, lapurteraz eta behe- nahiz goi-nafarreraz erabiltzen da. Azken hori partizipioarekin nahiz aditzoinarekin azal daiteke, eta sorta honetako gainerakoek bezala, sarri hartzen du harik eta esaldia lagun. -tu arteo aldaera ere erabiltzen da, eta -ko atzizkiaz izenlagun bihurtuta ere bai batzuetan.
lanaren aipamena nola egin...