Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:3:2:1:3

-tu bitartean

-tu bitartean menderatzaileak ere perpaus nagusiko ekintzaren azken muga adierazten du, hau da, gertakaria noiz amaitzen den, betiere aditzak une bateko gertakaria adierazten badu (iritsi bitartean). Aditzak iraupena badu, berriz, tarte osoko iraupena azaltzen du (iraun bitartean). Hain zuzen, azken mugako gertakaria aipatzen dutenak aztertuko dira hemen.

  • Haurra isilik egon zen, antzerkiak iraun bitartean. (ekintzaren iraupena)
  • Hemen egongo naiz, zu etorri bitartean. (ekintzaren amaiera)

Halakoetan, partizipioaz gain adlatiboa ere har dezake aurretik bitartean aditzondoak. -ko atzizkia hartuta ere erabil daiteke destinatibo gisa eta izenlagun bihurtuta ere ageri ohi da. Bizkitartean aldaera ere erabiltzen da, baina tradizioan usuagoa zen.

  • Amaren etxean bizi izan zen, berera bitartean.
  • Haiek ezagutu bitarteko, urduri samar egon naiz.
  • Ez dugu mendirik ikusi, Euskal Herrian sartu bitarteko.
  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Gero poliziari deitu nion eta, haiek etorri bitartean, plantxatzen jarraitu nuen. (Korapiloak, Osoro, J.)
    • Han, Taramonaren arrebarekin elkartu ziren, eta esan omen zion beren hilobia konpondu beharra zegoela eta lanak bukatu bitartean, anaiaren hezurrak osabarenean, Zallan, La Herrerako herrigunean, ehortzi behar zirela. (Gorde nazazu lurpean, Saizarbitoria, R.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu bitartean", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3