Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:3:2:1:4

-tzeraino

-tzeraino menderagailuarekin neurria edo maila adierazi ohi da. Hala ere, perpaus horiek testuinguruan, denbora balioarekin duten antzagatik, gertakariaren iraupenaren azken muga adierazteko ere erabiltzen da -tzeraino. -tzerainokoan aldaera ere ageri da inoiz.

  • Izerdi asko bota du lasterkariak, ia desidratatzeraino. (neurria, maila)
  • Epaileak hitz egiteraino isilik egon behar duzu zuk.
  • Adibide klasikoak:
    • Esan ditudan oiekgatik, pozik, ta gozoro ematen diozkat Andoain nere jaieterriari, eskerrik asko ta iori; eta bukatzeraño, ta bukatzeko dauden eginkizunakgatik, gaurdanik aurreratzen diozkat beste ainbeste eskerrik asko ta iori. (Euskal testuak, Larramendi, M.)
    • Halere gehienik nekatzen nauena, ez dut erraiten denbora gehiena hartzen dautana, bainan errealki, batzutan min egiteraino nekatzen nauena, kazeta da. (Euskal Literaturaz, Lafitte, P.)
  • Gaurko adibideak:
    • Hetsi, min egiterainokoan, esku ahurrak tinkatuz. (Anaiaren azken hitza, Landart, D.)
    • Hestera abiatu zelarik, soldaduak metraileta punta sahets-hezurren artetik sartu zion, min egiteraino, jadanik hain zen ahuldua. (Anbroxio, Bidegain, E.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tzeraino", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3