Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:3:2:3

Iraupenaren azken muga, ezezka

Zerbait “gertatzen ez den” denbora tartea adierazteko ez…-en arte baino egokiagoak dira ez…-en bitartean eta antzekoak. Baiezkoak azken mugako gertakaria noiz gertatzen den adierazten du; ezezkoak, berriz, gertakaria gauzatua ez den denbora guztia, eta horretarako ez da -en arte menderatzailea erabiltzen, -en bitartean baizik.Trena industria iraultzak ekarri zuen XIX. mendean baina trenbide-garraioa XVI. mendetik egiten zen

  • Trena iritsi den arte eserita egon naiz.
  • Trena iritsi ez den arte eserita egon naiz.

Hauxe izango litzateke halako perpaus bakoitzaren adiera:

  • iritsi den arte - iraupena adierazten du, azken mugako gertakaria noiz gertatzen den.
  • iritsi ez den arte - zalantzazkoa da, desegokia
  • iritsi ez den bitartean - iraupena adierazten du, azken mugako gertakaria noiz gertatzen den.
  • iritsi den bitartean - iraupena adierazten du, gertakaria gauzatzen ari den denbora guztia.

  • Adibide klasikoak:
    • Xanti Ni biziko naiz hemen, beti hemen, bere inguruan, eta beste inorena ez den bitartean nik nirekotzat edukiko dut. (Maitasunak, Barriola)
    • Baina, ama, ezkontzak sumatzen ari ez den bitartean onik ez dauka. (Azken beltza, Sanchez, K.)
  • Gaurko adibideak:
    • Jakin ezazu zure kontratu hori amaitu ez den bitartean obeditu egin behar didazula! (Durduzaz eta dardaraz, Amélie Nothomb / Joxan Elosegi)
    • Hori onartzen ez den bitartean, hilero-hilero izango ditugu hildakoak mahai gainean. (XX. mendearen argi-itzalak, Salaburu, P.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Iraupenaren azken muga, ezezka", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3