Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:3:3:1:1

-eno/-eino

Saussure Mendeko perpauseko aditzak ekintza bat adierazten duenean, -eno menderagailuak ez du ekintzaren azken muga adierazten, ekintzaren iraupen osoa baizik, alegia, zenbat irauten duen. Horregatik, egitura hauek ez dira zuzenak ekintza puntualekin. Halakoak gramatikalak dira iraupenekotzat hartzen badira, errepikapena edo pluraltasuna baliatuz.

  • Irakasleak zer egin esaten dueno, isilik egon behar dugu. (esaten duen bitartean eta ez esaten duen arte)
  • *Autobusa iritsi deino, geltokian zain egon gara.
  • Goizero autobusa iritsi deino, geltokian zain egon gara.

Halako perpausetan, esaldi nagusiko aditzak ere iraupena adierazi ohi du, mendekoaren iraupen bera hain zuzen, aldiberekotasun osoa beraz. Baina aldiberekotasun zatikakoan zilegi da esaldi nagusiak gertaera puntual bat adieraztea. Perpaus nagusian adierazten den ekintza mendeko perpausean adierazitako denbora tartean egin behar dela esan nahi da perpaus honetan.

  • Ez dute erabaki zer egin, eta halaxe egongo dira gizona gizon deino.
  • Askotan esaten digu irakasleak, ikasle gareino, aprobetxa dezagula ikasteko.
  • Bai, gogo onez eta kar handiz zain ditzagun ordu deno gure lurra eta gure hizkuntza! (Lurra eta hizkuntza, Herria)
  • Bizi deno gizonak badu libertatearen gutizia, bizitzeko gosea bezain azkar. (Oilandoiko ermita, Michel Oronoz)

Artikulu honetan

Formak

Tradizioan –no eta –ino erabili izan dira, esan bezala:

Gaur egun, Iparraldeko autore gehienek –no aldaera erabiltzen dute. Aldiz, -ino aldaera batez ere Hegoaldeko idazleen artean (I. Arrigain, Zabala, J. L., Lertxundi, A., Etxeberria, H.…) ageri da:

  • Etengabeko galdegite hau ez da oraindik bukatu, ezta bukatuko ere gizona gizon deino (Mentura dugun artean, Lertxundi, A.)
  • Burdina jo behar da bero deino. (Hiruko, Borda, I.)
  • Hortaz, forma berria agertu deino, betea zegoen fenomenoaren zati oso bat. (Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa, Saussure, F. / Isabel Arrigain)

Denboraz gain, ordea, leku-tartea ere adieraz dezake menderagailu honek:

  • Begiz ikusten deino, Gipuzkoako lurrak dira.

Adibidetegia

  • Gaurko adibideak:
    • Ase ezinik dihardu maitagogoak, bizi deino, beti bila, neurririk gabe, amaitu ezinezko irrikaz, beti maiteminduta. (Gizakia maitagogoa da, Garate, G.)
    • Hortaz, forma berria agertu deino, betea zegoen fenomenoaren zati oso bat. (Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa, Arrigain, I. / Saussure, F.)
    • Bigarrenak, aldiz, Pauloren Gorputzaren egoera azaltzen du Petriren izaera baino hobeki; eta, horrela, Pauloren Gorputzaren egoerak berdin irauten dueno, Pauloren Izpirituak, Petri existitzen ez bada ere, aitzinean hor balu bezala kontenplatuko du. (Etika, Xarriton, P. / Spinoza)
    • […] bekatuez? “, eta lau mutilek, eskuak loturik, hasieran buru keinuz ezetz, ez zirela damutzen, eta gero apaizak galdera berritutakoan, “damutuko al zarete zeuen bekatu beltzez?, hitzen erantzun zuela mutiletako batek, “ez gara damu, eta ez gara damuturen bizi gareino”. (Airezko emakumeak, Juaristi, F.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-eno/-eino", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3