Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:3:3:1:4

-en arteko

“arte” postposizioari -ko atzizkia erantsiz sortzen da -en arteko postposizioa eta horren bidez, ekintzaren iraupenaren denbora tarte osoa adierazten du perpausak.

  • Etxeko lanetan lagunduko ziela agindu zien, bizi zen arteko.

Adibidetegia

  • Adibide klasikoak:
    • Bai, ze egunik asko yoan yataz alperrik eta utsik! Onetarako, Yauna, opa deutsudaz orain ganik gaurko ene gogo, berba, guraari, bear, neke, eta egikune guztiak, eta eurakaz batera eskiñiten deutsudaz, negarrezko erri onetan erbesteturik nagoan arteko, nire egite on guztiak; elexa santaan egingo direanakaz, eta Yesukristoren merezimentu irabaziakaz batera. (Escu-liburua, Añibarro)
    • Zori galdukoak orduan, munduan bizi zirean arteko, olgura, solas, atsegintasun, ta erakeria zitelak! Zori-onekoak barriz, oraingo barau, neke eta penitenziak! FRUTUA Emoikiozu gaur zure buruari nekeren bat, esaterako, baraua, zilizioa edo beste alangoren bat. (Escu-liburua, Añibarro)
  • Gaurko adibideak:
    • Turkian, bestalde, errusiar eta turkiarren artean 1768an gerra piztu zenetik Lehen Mundu Gerra 1918an bukatu zen arteko mende eta erdian, otomandar gerra-indarrak mendebaldartzeko politikara gogoz kontra konbertituek, behin eta berriro beren okerraren erakusketa mingarriak izan arren, jarraitu zuten amesten, atzerriko kultura batetik osagaiak hartzerakoan, posible zela horietatik aukeratu eta batzuk bakarrik hartzea. (Historiaren azterketa II, Arnold Joseph Toynbee / Mendiguren Elizegi, X.)
    • Oholak uretara jaurti ostean gaua iritsi zen arteko denbora lehortar haiei aholku egiten eta lasaitasun pittin bat ekarri guran eman genuen eta, Pero mira eginda neukan. (Sukar ustelaren urtea, Jimenez, E.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-en arteko", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3