Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:3:3:2:1

-tu bitartean

-tu bitartean menderatzaileaz perpaus nagusiko ekintza mendeko denbora perpausak aipatzen duen denboran gauzatzen dela ematen da aditzera. Forma honek -tu bitarte aldaera ere badu.

  • Gozokiak jan bitarte isilik zegoen haurra.

Adibidetegia

  • Adibide klasikoak:
    • Eta itz oek jauki bitartean, zakurrari igesegiteko alegiñak dagizkio. (Uztaro, Agirre, T.)
    • Milla seieun, eta amabostgarren urtean, bale arrapatzera joan ziradenetik etorri bitartean arraintzale oek bakarrik edan izan zituzten iru milla, seieun, laurogei barrika sagardo bakotxa iruna zamakoak. (Gipuzkoako probintziaren kondaira, Iztueta, J. I)
    • Maiz aski, Crauko yendea agotzetara Sampura datorrenean, gurdia zamatu bitartean, Crauko nesketaz dugu yarduna, ta zure Mireio ain nire atsegiñeko adierazi didate, zuk Veran orobat arki bazeneza, sui bat ninduzuke. (Mireio, "Orixe")
    • Mari Batistak banan banan eskuetan artu, bat edo bat buruko illean igortzi, besteren bat arri gañean jo, iru edo lau aldiz zenbatetu ta lengo sudur-zapian berriz lotu bitartean, etziran, aldemenekoak ixildu: - Lenago ere naikoa igortzi artuak daude. (Garoa, Aguirre, D.)
  • Gaurko adibideak:
    • Konponbidea betiko lekuan dagoela jakinik, elkarrizketan eta herri honen borondatearen errespetuan, amiantozko jantziak janzten hasiak gara sutea geratu bitarte. (Patri maitea, Etxeberria, H.)
    • Hatz-marken emaitzak heldu bitarte, beste behin aldatu zuen oraindik krimenaren bertsioa, Brunorena haiek nahasteko jukutria izan zela onartu eta ez zela gehiago koldarkeriatan itzuli-mitzuli ibiliko, baietz, bere gain hartzen zuela erantzukizun guztia eta Gorky berak hil zuela eta ez beste inork, nahita eta aurrez prestatutako plan bati […] (Neguko zirkua, Cano, H.)
    • Lanetik botako ninduen ahal izan balu; baina nagusia Honolulutik etorri bitarte itxaron beharra zeukan, konpainiako kargu bat bainintzen, eta ez zeukan eskurik ni lanetik botatzeko, nagusiak zuzendaritzari motiboak azaldu bitarte. (Iruzurgilea, Jame M. Cain / Olarra, X.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu bitartean", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3