Noiz? galderak denboraren kokapenari egiten dio erreferentzia. Zerbaiti buruz ari gara, eta zerbait hori zein unetan gertatzen den adierazten dugu, osagarri adberbial bat erabiliz. Osagarriak seinalatzen duen unea (atzo) eta gertakaria (egun eguzkitsua izan zen) bat datoz. Bat etortze hori ez da, hala ere, beti gisa berean gertatzen: atzo egun eguzkitsua izan zen baldin badiogu, atzoko egunean zehar gertatutako zerbaiti buruz ari gara, baina beste batzuetan, seinalatutako denbora horren barruan (atzo) une bat seinalatzen dugu: atzo hanka hautsi zuen. Jakina, ez da hor atzoko egun osoa seinalatzen, baizik egunaren zati bat, une zehatz bat.
Atzo esaten badugu, horrek epe zabal bat seinalatzen du, hogeita lau ordukoa. Aldiz, beste adberbio edo esapide adberbial batzuek unea seinalatzen dute: lau eta erdietan sartu da. Epea seinalatzen dute gaur, atzo, goizean, gauez, joan den hilabetean, heldu den urtean, azken mendean, garai batean… bezalakoek. Aldiz, oraintxe, eguerdian, orain dela bi egun, une hartan… bezalakoek unea adierazten dute. Zenbaitetan biak elkarturik ematen ditugu: gero, aspaldi hartan, berriki, berehala, fite, laster…bezalakoek erakusten dute hori. Lau aspektu bereiz daitezke kontu hauetan:
Gertakaria eta osagarri adberbiala bat etor daitezke eta bat-etortze hori osoa izan daiteke, guztizkoa:
Lehenbiziko kasuan gertakaria une batekoa da, eta une bat markatzen du osagarriak. Bigarrenean epe batekoa da gertakaria (goiz osoan gertatu da zerbait) eta epe hori seinalatzen du osagarriak. Horregatik esaten dugu bat-etortzea guztizkoa dela.
Beste batzuetan, ordea, gerta daiteke osagarria epekoa izatea (goiza) baina gertakaria epe horretako une batekoa (hamaikak puntu-puntuan):
Osagarriak une bat seinalatzen du batzuetan, eta jarduera baten berri ematen du: Gutuna hamarretan idatzi dut. Idaztearen prozesuaren berri ematen du idatzi aditzak. Horretan ere bat datoz osagarria eta jarduera, baina bategite hori inkoatiboa da. Berez, prozesuaren hasiera seinalatzen dute: gutunaren idazketa hamarretan hasi dela, alegia. Iraupen prozesu laburrekin bakarrik egin daiteke hori, ezin baita esan, esaterako, #Eleberria hamarretan idatzi dut. Normalena da ordu horretan hastea, baina hilabeteak behar izatea eleberria idazketa hamaitzeko.
Epea seinalatzen duten osagarriekin (joan den urtea, atzo…) gertakariak bat egin dezake osotasunean: joan den urtean Erroman bizi nintzen; atzo Iruñean egon nintzen. Horietan osagarriak epe osoa seinalatzen du. Hona hemen epea eta unea bereizten laguntzen duten esapideak:
Azkenak etxean gelditzearen hasierako unea seinalatzen du.
Kokapen osagarriek denboraren une bat seinalatzen dutenez (zazpi eta erdietan), ezin dira batera eman bi kokapen kontrajarriak direnak: *Goizeko zazpi eta erdietan jaiki zen, arratsaldean. Bi epe kontrajarri ere ezin dira eman: *Herenegun etorri zen, joan den urtean. Baina hola bi osagarri eman daitezke, kontraesanik sortzen ez duten neurrian. Orduan aposizioan jartzen ditugu: Goizean etorri zen, zazpi eta erdietan; Iaz agurtu nuen, irailean. Horrelakoak aski arruntak dira. Ez da beharrezkoa, noski, unea seinalatzea batetik (goiza), eta une horren barruan zehaztapena egitea (zazpi eta erdiak), unea osotasunean hartzen duten bi osagarri erabiliz: Asteartean, San Fermin egunean, ezkonduko dira. Kasu horretan asteartea-k eta San Fermin eguna-k une bera seinalatzen dute. Besterik da San Fermin egunean, goizeko zortzietan abiatuko da entzierroa. Hor une zehatz bat dugu (zortziak) epe zabalago baten barnean (San Fermin eguna) sartua.
Aditz batzuen predikatuek subjektuaren egoera adierazten dute: handia izan, eri izan, beltza izan, jakitun izan, andrea izan, eta abar. Esan nahi baita, egoera iraunkor bat predikatzen dela norbaiti buruz. Egoera hori iraunkorra denez (norbait handia bada, beti da handia, ez egun batean handia eta ondokoan txikia), ezin dugu une zehatz batean kokatu egora hori: #Atzo Mikel handia zen. Egoera horin ezin da, hortaz, une jakin batekin lotu, zerbait aise zabalagoa da.
Denbora osagarri adberbial horiek (atzo, joan den urtean…) aipatzen direnean epe jakin batetik egiten da erreferentzia. Gaur hilak 27 bada eta atzo esaten badugu badakigu atzo hori 26 dela. Baina gaur 3 baldin bada, atzo esanik ere, atzo horrek ez du 26a seinalatzen, baizik 2a. Beraz, hizketan ari garen egunak ematen dio esanahia atzo adberbioari. San Juan bezperan suak pizten ditugu esaten badugu, San Juan horrek ematen dio esanahia. Gauza bera gertatuko litzateke Hauteskunde bezperan esango bagenu, bezpera hori ez bailitzateke San Juanen aurreko eguna izango, baizik hauteskundeen aurreko eguna. Hauteskunde egunak ematen dio esanahia.
Osagarri deiktikoak deitzen ditugu hizketa unean deixia finkaturik duten osagarriak: aurten, iaz, atzo, gaur, heldu den astean, bihar, herenegun, orain, eta abar. Erreferentzia hizketa uneaz gain, beste epe edo une baten beharra dutenak anaforikoak dira: aurreko egunean, handik bi astetara, biharamunean, bezperan… Horiek ezin dira bakarrik joan: Biharamunean esaten badugu, espresuki edo testuingurutik jakin behar dugu zein eguni aplikatzen diogun biharamun hori. Ezinbestekoa da hori:
Badira beste osagarri batzuk irekiak geratzen direnak interpretazioan: gero, adibidez. Hori ikusten da ondoko abideetan:
Bi gero ditugu hor, eta bakoitzak ingurutik hartzen du erreferentzia, bestela ezin da interpretatu. Bergauza gertatzen da seietan, berandu, lehen eta holakoekin ere:
Erreferentzia horren ikuspuntutik ikusirik, gertakariaren kokapena une berekoa izan daiteke (aldiberekotasuna), lehenagokoa (aurrekotasuna) edo geroagokoa (ondokotasuna).
lanaren aipamena nola egin...