Batzuetan soziatiboa erabiltzen dugu erreferentzia hori egiteko:
Beste batzuetan –ra kasu marka edo –rakoan atzizkia erabiltzen ditugu:
Bestelako kokapen mota bat erakusten dute aldean, inguruan, irian, eta holako batzuek:
Batzuetan ez da ezinbestekoa erakuslea erabiltzea, eta izena aski da: Udan ezkonduko da. Horrek esan nahi du uda honetan, heldu den udan… ezkonduko dela. Nolahi ere, testuinguruak argi dezake erreferentzia: 1936an goratu zen Franco Errepublikaren aurka; udan bazuen militar askoren laguntza. Noski, hor urte hartako udaz ari gara.
Adberbio soilak aski ez, eta batzuetan –ko adnominalaz baliatzen gara: gaurkoan, aurtengoan, oraingoan… edo erakuslearekin batera: oraingo honetan, orduko hartan… Ez dago argi baden, esanahi aldetik, desberdintasunik: batzuetan bistan da baietz:
Adibide horretan pentsatzekoa da saikera bat baino gehiago egin ondoren, berriz ere nahi dugula probatu. Beraz, perpaus horretan, orain soilak lehenbiziko aldia adieraziko luke, eta oraingoan horrek aldi gehiago izan direla. Baina beste batzuetan ez dago hain garbi:
Azkenean, -koz bezalakoek une edo epe bati dagokiona seinalatzen dute:
Gisa horretakoez ari gara. Horri jarraiki horrenbeste erabiltzen den momentuz bezalako adberbioek ez dute inolako lekukotasunik tradizioan eta guztiz berriak dira, nahiz arrakasta izan duten. Hauxe dakar OEHk momentuz sarreran:
Egungo Testuen Corpusean ez dauka agerraldirik “momentuz” sarrerak. Ereduzko Prosa Gaur corpusean, 129 agerraldi dauzka. Horren ordez beti oraingoz erabili izan dute idazleek. Egungo Testuen Corpusean 24.119 agerraldi dauzka oraingoz sarrerak, eta 1917 Ereduzko Prosa Gaur corpusean.
lanaren aipamena nola egin...