Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:3:5

Ondokotasuna eta osagarri adberbialak

Osagarri adberbial deiktikoak eta anaforikoak

Osagarri adberbial deiktikoek erreferentzia zuzena eta zehatza dute, ez dute bestelako denbora erreferentziarik behar modu egokian ulertu ahal izateko. Hola, bihar edo joan den urtean esaten badugu, badakigu gaurkoa bukatu ondoren hasten den egunaz ari garela, edo aurtengo urtearen aurrekoari egiten diogula erreferentzia. Aldiz, biharamunean esanez gero, ez dago horren esanahia ulertzerik ez badiogu aldi berean nolabaiteko denbora erreferentzia bat jartzen:

  • Igandean hartu zuten hegaldia, eta biharamunean iritsi ziren.
Erreferentzia zuzena dutenak deiktikoak dira: gaur, etzi, bihar, herenegun, iaz (“joan den urtean”), geurtz (“datorren urtean”). Aldiz, nolabaiteko laguntza behar dutenak (biharamunean, ondoko astean, aurreko egunean, ondoren, ostean, jarraian, hurrengo egunean…) anaforikoak dira.

Deiktikoak:

Anaforikoak:

  • Gure lehengusu batzuk abiatu ziren orduan; aurretik bidali zituzten gurasoak eta biharamunean irten ziren. (Iazko hezurrak, Elorriaga, U.)
  • Inguruan begiratu du aski egoera mokoilatua ageri duen gela barrena ikuskatuz, eta ondoren, mugimendu bizkorrez, ohe gainean boteak zituen azpiko erabilia eta pijama jaso eta atera egin da ostera biluzik. (Saizarbitoria, R.)
  • Ikerketak ondoko egunean jarraitu zuen, egunsentian. (On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri)

Gero eta geroago deiktikoak nahiz anaforikoak izan daitezke, nolakoa duten ingurunea:

  • Gero etorriko da. → (deiktikoa)
  • Erosketak egin eta gero etorriko da. → (anaforikoa)

Geroztik ere erabiltzen dugu:

  • Geroztik arrunt tristetu zen, guztiz tristetu[…] (Harreman arriskutsuak, Choderlos de L. / Jon Muñoz)
  • Lana eman diotenez geroztik Sinbaden mozorroa kendurik, kapitainaren kapelua jantzita dabil Duñabeitia. (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Jimenez, E.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Ondokotasuna eta osagarri adberbialak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3