Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:3:5:1

berandu, gero

Berandu (berant, Iparraldean eta belu bizkaieraz) eta beranduago ere sail honetakoak dira:

  • Jon berandu etorri da → deiktikoa
  • Jon 6ak baino beranduago etorri da → anaforikoa.

Bestalde, berandu eta gero ez dira nahasi behar, beranduk irakurketa baloratiboa baitu. Jende askok sistematikoki nahasten ditu: beranduago etorriko naiz entzutea ez da batere arraroa, gero etorriko naiz esan beharrean. Berandu etortzea, egokia den baino geroagoko unean etortzea da (horregatik diogu irakurketa baloratiboa duela, goizekin ere batzuetan hala gertatzen da). Norbait berandu etorri dela esaten badugu, espero zen baino geroago etorri dela ari gara esaten. Baina norbait gero etorriko dela baldin badiogu, ordea, gero horrek ez du nahi esan berandu etorriko denik:

Goiz adberbioa baloratiboa izan daiteke:

  • Mikel goiz etorri da, eta atea itxia aurkitu du. (=‘Mikel dagokion ordua baino lehen etorri da’).

Berdin gertatzen da garaiz eta berandu hitzekin ere:

  • Mikel garaiz etorri da. (=‘Mikel dagokion unean etorri da’)
  • Mikel berandu etorri da. (=‘Mikel dagokion unearen ondoren etorri da’)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "berandu, gero", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3