Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:3:5:2

Berehalakotasun estua

Berehalakotasun estua adierazten dute sarri (Iparraldeko erabileran: “gero”), segidan, laster, aurki, berehala eta holako adberbioek:

Ordutik, handik… bezalakoek ere seinala dezakete berehalakotasun estua:

  • Handik berehala eman ziren lehenbiziko Nobel sariak, Nobel bera bost urte lehenago hil zela. (XX. mendearen argi-itzalak, Salaburu, P.)
  • Handik berehala itzuli da Miren (Oilarraren promesa, Irigoien, J. M.)
  • Ikus dezagun hemendik laster bidaia politik egin behar dudan. (Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Berehalakotasun estua", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3