Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:3:5:3

Ondokotasuna, zehaztu gabe

Hori adierazten dugu hurrengo batean, hurrengoan, ondoko batean, geroko batean eta holako formekin:

  • Gaurko adibideak:
    • Ez bide zitzaion horren izugarri gertatu buruz buruko topaldia, hurrengoan igotzeko eskatu baitzidan. (Rock'n'roll, Epaltza A.)
    • Hurrengo batean, astoa erabiliko diagu, David. (Soinujolearen semea, Atxaga)
    • […]deituko dizut hurrengo batean. (Gorde nazazu lurpean, Saizarbitoria, R.)Gorde nazazu lurpean
    • Geroko batean, etxekoandre haren semea gaixotu egin zen, oso larri gaixotu gainera; Azkenean arnasik gabe geratu zen, hila (Agindutako lurraren bila II, Mujika, J. A.)
    • Aldizka, hitz joko hori hautemateko giltza ez du esaldiak berak ematen, eta geroko batean azalduko zaigu: hurrengo esaldian, hurrengo paragrafoan, hurrengo atalean. (Hitza azti, Iñaki Arranz)
    • Hori idazleek egin behar dute, eta arrakasta baldin badute ondoko batean sartuko ditugu asmakizun eta asmaketa guztiak gure hiztegian. ( Hiztegi Batu Oinarriduna)
  • Adibide klasikoak:
    • Nere Aitak igorri ninduen ni, edo bidaldu ninduen, bearrean arkitzen diranei erakutsi onez laguntzera (erran zuen geroko batean gure Jesus maitagarriak; eta itzik atera gabe, au bera dio orain Ejipton ere). (Jesusen amore-nequeei, Mendiburu, S.)
    • Geroko batean Osiñetan ikusi nuan. (Arbol zarraren kimuak, Azpiroz, J.)
    • - Ezagutuko duk hurrengo batean. (Abec istillubac!, Soroa, M)
    • Hurrengoan, bortizkeriarik gabe baina, uste zuenaz, beti garbi zirauen irrikiaren sukarrak zoraturik, pijama-samarreko botoiak laxatzen zizkion; luzaro musukatzen zuen haren bularreko larrua. (Haur besoetakoa, Mirande)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Ondokotasuna, zehaztu gabe", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3