Badira esamolde batzuk denboraren aurrera joana adierazten dutenak, ondokotasuna. Holakoak dira hemendik lau astetara, gaurtik bi egunera, handik bi ordura, handik laugarren astean, sei egun barru, bihartik hamar egunera, bost egunen buruan eta horien gisakoak:
Horiek guztiek etorkizuneko epearen muga seinalatzen dute, eta kokapenezkoak izan daitezke (Handik bost egunera sendatu zen) edo epearen barneko denbora ere seinala dezakete (Handik bost egunera hiru aldiz erori zen).
Gaur zortzi bezalakoek, berriz, aurrekotasuna adieraz dezakete (Gaur zortzi etorri zen), baina ondokotasuna ere bai:
lanaren aipamena nola egin...