Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:3:6:1

Balio prospektiboa edo destinatiboa duten esamoldeak

Esamolde batzuek gertakaria noizko gauzatuko den seinalatzen dute. Hori egiten dugu adberbio edo izen sintagmari –ko edo –rako postposizioak itsasiz:

  • Etxea biharko garbitu behar duzu.

Holakoak dira balio prospektiboa dutenak. Atzera behaturik ere erabil dezakegu balio bera:

  • Etxea atzoko garbitu behar zenuen.

Sebastian Mendiburu Gertakaria jadanik burutua dela adierazten dute horrelako esamoldeek. Postposizioa –ko da sintagma kontsonantez bukatzen denean: biharko, iazko, aurtengo, eta abar. Bokalez bukatzen delarik ere –ko erabiltzen dute hiztun askok, eta hala erabili izan da tradizioan, nahiz –rako postposizioa ere ageri den. Kasurik argiena, beharbada, betirako da. Honetaz Euskaltzaindiak espresuki atera zuen araua (20. araua: “ Betiko eta honen kideak”), eta han hau esaten da:

  • “…gaurko, biharko… bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira aditzondoentzako hobesten direnak”.

Erabaki hori hartzeko argumentuak aipatzen direnean esaten da Ekialdean ez dela betirako bezalakorik agertzen, forma hori Mendebaldean bakarrik erabili dela eta adibide guztiak Labayen, Lizardi, Inza, B. Enbeita, Basarri, Berrondo, Txillardegi eta Irazustarenak direla. Hori, hala ere, ez da guztiz hola. Betirako forma maiz erabiltzen baitu Mendiburuk:

Duvoisinek ere erabiltzen du dozena erdi bat aldiz:

  • Hori da bethirako holokausta Sinaiko mendian eskaini diozuena, isentsuaren usain guziz gozotan Jaunari. (Biblia Saindua I, Duvoisin)
  • Akher bat ere eskainia izanen da bekhatuarentzat Jaunari bethirako holokaustetan bere libazioneekin. (Biblia Saindua I, Duvoisin)

Larzabalek, Jon Mirandek eta Lizarragak ere bai:

Eta G. Sarasolak, J. Eizagirrek, J. A. Mogelek, Labaienek, Arruek, Urangak eta Otañok ere badituzte adibideak:

Noizkotasuna seinalatzeko ordu(ra)ko eta orduko(tz) ere erabiltzen dira:

  • Ezen ordukotz Farisauak eta Iskribatzaileak, erran nahi baita, gizon batzuk gaixtoak eta urguiluz hantuak, Jesusen ondotik zebiltzan. (Sainduen Bizitzea, Joannateguy)
  • […]eta azpira ginduen, bizitzen asi orduko. (Jesusen amore-nequeei, Mendiburu, S.)
  • Gorputzak bizizekos bear du prezisoki arima, ta au faltatu orduko, berla datza ila, naiz erresuzitatu bear barin badu ere azken juizioko egunean, itzulzen zaikolaik berriz arima. (Sermoiak, Lizarraga)

Balio destinatiboa du beste hauetan:

  • Gero erosiko ditugu tiket batzuk partidarako.
  • Hau negurako utzi behar dugu.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Balio prospektiboa edo destinatiboa duten esamoldeak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3