Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:3:7:1

Hasierako muga seinalatzeko

Gertakari edo ekintza baten hasierako muga seinalatzeko, –tik postposizioa eta gero adberbioa erabiltzen ditugu batez ere:

  • Eta bethitik ezagutu izan balute bezala, berehala maitatu zuten guziek. (Piarres, Barbier)
  • Leendanik eginak litezke ikaskuntza oriek ezpagine euskeldunak betidanik soraioak izan. (Lekukotasuna, "Larreko")
  • Hemen, berriz, inurria bezala goizetik gauera ari arren, doi-doian bizitzeko lain eginez gero, pozik. (Bost urtian, Altzaga, T.)

Holakoak dira noiztik, atzotik (edo atzodanik), ordutik, bihartik (edo bihardanik), joan den urtetik, zazpietatik, eta abar. Batzuetan hori gertakariaren abiapuntua dela azpimarratzen dugu, aurrera, aitzina, hara… bezalakoak erantsirik:

  • THGa legez kanpoko substantzia da atzotik aurrera Espainiako Estatuan. (Albiste okerra hedabideetan, Jon Ordoñez, Kirola saila, Berria)
  • Multzo horretan sartu beharko ditugu hemendik aitzinat euskararekin zaletu diren batzuk ere beharbaha? (Euskararen etxea, Salaburu, P.)
  • Egia erran, ordutik hona, ez batak ez bertzeak ez du burua horretan izan. (Anbroxio, Bidegain, E.)

  Hollywood eta biok liburua aztergai Beñat Sarasolarekin

Gero adberbioa ere erabiltzen dugu:

  • Igandeaz geroztik batez ere, ilaran ikusi ziren konpainiak beren burua desegiten;[…] (Putzu, "Txillardegi")
  • 1730az geroztik gutun bidezko nobelak joera psikologikoa edo sentimenduzkoa agertuko du, Richardson ingeles idazlearen “Pamela” (1741) nobelaren eraginez. (Harreman arriskutsuak, Choderlos de L. / Jon Muñoz)
  • Geroztik, Frantziaren eta Alemaniaren arteko diru-tentsioak desagertuz joan ziren,[…] (Ekonomiaren globalizazioa, Jacques Adda / Navarro, K.)

Atzoz gero edo atzo ezkero bezalakoek gertakariaren hasierako muga markatzen dute:

  • Atzoz gero Miep hemen da berriro. (Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta)
  • […]eta, denborazko posposizio gisa, atzoz gero nahiz atzo ezkero ontzat eman ziren. (Euskara batua, Zuazo, K.)

Honen idazkera dela eta, Euskaltzaindiaren 26. araua ikus daiteke, -z gero izenekoa.

Harrezkero erabiltzen dugu 'handik aurrera esateko':

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Hasierako muga seinalatzeko", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3