Gertakari baten maiztasuna modu askotara ematen da aditzera euskaraz:
Maiztasun zehatza adierazteko modurik arruntena zenbatzaile zehaztuak erabiltzea da:
Zenbatzailearen aurretik doan sintagmak (urtean, astean…) zedarritzen du gertakariaren epea.
Bi zenbatzailetik aurrera aldiz (alditan) edo bider erabiltzen da. Jakina, bakarrik ere ager daiteke, baina orduan inesiboan doa (bitan, hirutan). Bat-en kasuan behin erabiltzen da (*bat aldiz, *bat bider), eta behin horrek bakarrik ere har dezake segidan:
Maiztasun zehaztugabea zenbatzaile zehaztugabeekin markatzen dugu: zenbaitetan, batzuetan, maiz (maizkara), gutxitan, askotan, anitzetan, frankotan, usu (Iparraldean), sarri (Hegoaldean) eta ardura (Iparraldean) dira gehien erabiltzen direnak:
Horietako batzuk (franko, anitz, asko, batzuk, gutxi…) aldiz-en mugatzaile gisa ere ageri dira, esanahi bera dutela: franko aldiz, anitz aldiz, aldi batzuez, eta abar.
Batzuetan graduatzailea ere onartzen dute: maiz aski, oso gutxitan, usuegi…
Azkenik, badira zenbatzaile zehaztuak balio zehaztugabea dutenak ere: hamaika aldiz etorri da izan daiteke hamaika aldi zehaztuetan etorri dela edo askotan etorri dela. Hori gertatzen da bost eta milarekin ere. Testuinguruak argitzen du esanahia.
Oroz, guztietan, orotan bezalako adberbioak erabiltzen dira maiztasun iteratiboa adierazteko:
Sail berekoak dira denbora izena + oro (-ero) adberbioaz osatuak:
Horrela egiten ditugu urtero, hilabetero, arratsaldero, gauero, goizero, asteartero, orduero, astero, eta abar. Ezin dute zanbatzailerik hartu aurretik. Hala ere, azken urte hauetan *lau orduero, *bost astero, *hiru hilabetero… bezalakoak hedatzen ari dira. Ez dute horiek tradiziorik euskaraz. Holakoetan lau ordutik behin bezalakoak erabili dira, edo, nahi bada, askoz ere sinpleago: lau ordutik (‘lau ordutik pasatzen da autobusa’)1:
Behin adberbioaz baliaturik ere egiten ditugu iterazio balioa duten esapideak:
Balio aldetik zerbait orokorra adierazten dute gehienetan, jeneralean, arruntean, normalean, komunzki, maizenik, eta horien gisakoek:
lanaren aipamena nola egin...