Aurreko egoera bukatu gabe dagoela nola adierazten dugun ikusiko dugu atal honetan, egoera horrek jarraitu egiten duela, alegia. Oraindik eta jada(nik) aditzondoak dira adiera hori emateko gehien erabiltzen ditugunak.
Oraindik, oraino, orainik, oraindino erabiltzen ditugu gertakariaren aurreko faseari erreferentzia egiteko:
Ikusten denez, adberbio hori erabiltzean, aurreko egoera bukatu gabe dagoela adierazten dugu, bere horretan segitzen duela, alegia. Alde horretatik, aurreko jarduera jarraipenean dago, nolabait ere esateko. Adberbio horiek, modu batean edo bestean, estilo kontu hutsa da, euskara batuan, jatorria euskalkietan dute: oraindino bizkaieraz ageri da literatura klasikoan; orainik batez ere goinafarreraz (Larreko, J. Lizarraga, M. Izeta, eta abar); oraino gehiago Iparraldean (Barbier, Duvoisin, Larzabal, Zerbitzari, Haraneder, eta abar); oraindik Hegoaldekoa da eta hori da erabiliena, baina tradizioari behatuz gero orainok askoz ere adibide gehiago ditu1. Adberbio horiek markatzen dute, hortaz, gertakariaren delako jarraikortasuna:
Perpausa baiezkoa bada, adberbio hauek egoera edo jarduera aditza eskatzen dute:
*Oraindik joan da, baina Oraindik ez da joan zuzena da. Egoera iraunkorrak aldagarriak izan daitezke, eta orduan holako esapideek badute tokia (Oraindik gazteak dira) edo aldagaitza, eta orduan ezin ditugu erabili (*Oraindik beltza da).
Aurreko egoeraren zeharkako erreferentzia egiten diote Oraindik laurogei urte ditu perpausaren tankerakoek: “Oraindik ez da hain zaharra” esan nahi du horrek. Berez denbora neurria markatzen duen oraindik horri zenbatzailea gainera dakioke, neurria hobeki zehaztuz:
–ago konparazio markarekin, eta beti adberbioarekin batzuetan:
Aurreko egoera aldatu dela adierazten da ja, jada eta jadanik (Iparraldekoa) bezalako adberbioekin, berez adberbio horiek polisemikoak diren arren:
Esanahi horrekin ez dute ezezko perpausik onartzen, unea adierazten duten aditzekin (*Jada ez dut amaitu liburua). Iraganean gaurgoitik (Orixek eta Larrekok ere erabilia) eta engoitik adberbioak ere erabiltzen dira:
Hegoaldean dagoeneko da forma arrunta (nahiz Mirandek eta Ziburuko Etxeberrik ere erabiltzen duten):
Ohart gaitezen iraganean ez dela *zegoeneko erabiltzen, baizik orainaldian jatorria duen dagoeneko, edo orduko. Dagoeneko adberbioak ez bezala, honezkero eta gaurgero adberbioek segurtasun falta edo ustea adierazten dute:
Ez da seguru eta horregatik esaten du hori. Bestela, Dagoeneko garaia dugu edo holako zerbait esan beharko genuke. Gaur egun jende askok biak nahasten ditu (ikus Soroaren beste adibide hau ere: Honezkero badu beste jabe bat. Horrek dagoeneko eskatzen duela dirudi). Gaurgero da horren parekoa Iparraldean:
Baina gaurgerok ez du nahitaez ustea adierazten, eta dagoenekoren parekoa izan daiteke esanahiz.
Ohart gaitezen, erreferentziari dagokionez, oraindik eta jadanik elkarren kontrakoak direla. Baina arrazoi horregatik elkarren artean osagarri bihurtzen dira: Oraindik eri da baldin badiogu, ez da horren kontrakoa Oraindik ez da eri, baizik Jadanik ez da eri. Eta Jadanik bazkaldu dut perpausaren kontrakoa ez da Jadanik ez dut bazkaldu, baizik Oraindik ez dut bazkaldu.
lanaren aipamena nola egin...