Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:8:1:8

Baldintza egituraren taxua

Baldintzazko perpausek baldintzazko periodoa osatzen dute, baldintza egitura. Perpaus adberbialek adizlagun baten lekua edo, betetzen dute perpaus nagusian. Baldintzazko perpausek ere gauza bera egiten dute:

Baina baldintzazko perpausak nolabaiteko adizlagunak dira, ez osagarriak eta, normalean mintzagai izan ohi dira. Horrenbestez, ohikoena perpaus nagusiaren ezkerraldean agertzea izango da:

Mintzagai da baldintza-perpausa eta gainera, mintzagai hau, dagokion perpausetik kanpora ere atera daiteke. Hori gertatzen da, adibidez, baldintzadun perpausa beste perpaus baten mendeko denean. Kasu tipikoa da ezagutza aditz baten mende doanekoa (jakin-en osagarri gisa, adibidez):

  • Diru gehiago banu, ez dakit zer egingo nukeen.

Perpaus honetan, baldintza (diru gehiago banu) ez dago jakin aditzaren mende. Hala balitz, honako hau izango genuke:

  • Diru gehiago banu, ez nuke jakingo zer egin.

HONEK BADAKI ZER EGINGO LUKEEN DIRURIK BALUOhart gaitezen, dena dela, ondoko perpaus hauek aski egitura desberdina dutela:

  • Diru gehiago banu, ez dakit zer egingo nukeen
  • Diru gehiago banu, erraz gastatuko nuke
  • *Diru gehiago banu, erraz gastatuko dut

Lehenbizikoan, baldintza perpausa, nolabait esateko, kanpoan dago, “urrun” dago. Bigarrenak eta hirugarrenak egitura bera dute, protasi-apodosia osatzen dute. Baina kasu horretan aldiari dagokion komunztadura errespetatu behar da (horregatik da azkena ez gramatikala: banu… nuke, nahita ez, bestela, banu… dut, ez da gramatikala.

Azkeneko biak dira zilegi, baina desberdinak ere bai. Diru gehiago banu, ez dakit zer egingo nukeen bezalakoetan jakin-en osagarria baldintza egitura osoa da: [diru gehiago banu zer egingo nuke]. Aldiz, hurrengoan, [ez nuke jakingo zer egin] da [diru gehiago banu] baldintza perpausaren ondorioa. Hots:

  • ( ( (Diru gehiago banu) (zer egingo nuke) )-en) ez dakit. protasia/apodosia
  • ( ( (Diru gehiago banu), ((zer egin) ez nuke jakingo) ) ). protasia/apodosia

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Baldintza egituraren taxua", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3