Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:8:2:1:1:1

Baldintza irrealak eta baldintza errealak

Esan dugu ba- menderagailua duten baldintza perpausak irrealak nahiz errealak izan daitezkeela, haietan agertzen den adizkeren arabera, +/-alegialdia ezaugarritik abiatuta. Horietako bakoitza aztertuko dugu segidan.

Baldintza irrealetan, aditzaren aspektu markaren arabera bereiziko ditugu perpausak: aspektu burutua dutenak batetik, eta aspektu burutugabea dutenak, bestetik.

Baldintza irrealak
(+burutua) etorri balitz
(-burutua) baletor
etorriko balitz
etortzen balitz
etor baledi

Baldintza errealen sailkapena egiteko ere, aditzaren aspektuari begiratuko diogu eta aldia ere kontuan hartuko dugu:

Baldintza errealak
Orainaldia Iraganaldia
(+burutua) ibili bada, ekarri badu ibili bazen, ekarri bazuen
(-burutua) ibiltzen bada, ekartzen badu ibiltzen bazen, ekartzen bazuen
adizkera trinkoa (baldin) badabil, badakar (baldin) bazebilen, bazekarren
aspektu markarik gabe (+ke) ibil badaiteke, ekar badezake ibil bazitekeen, ekar bazezakeen
aspektu markarik gabe (-ke) ibil badadi, ekar badeza ibil bazedin, ekar bazezan

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Baldintza irrealak eta baldintza errealak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3