Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:8:2:1:1:1:2:3

Aldaketak

Aukeratutako bertsioaren eta egungo bertsioaren arteko aldaketak aurkezten ditu.

Estekatu konparaketa bista honetara

morf:5:20:8:2:1:1:1:2:3 [2017/06/19 14:25] (egungoa)
Ainhoa Lendinez sortua
Marra 1: Marra 1:
 +======Adizkera trinkoa duten baldintza perpausak======
  
 +Adizkera trinkoarekin ere eraman daitezke baldintza perpausak, orainaldian nahiz iraganaldian. Horiek aztertuko ditugu atal honetan:
 +
 +^  Baldintza errealak ​  ^^^
 +^ ^ Orainaldia ^ Iraganaldia ^
 +| adizkera trinkoa | //(baldin) badabil, badakar// | //(baldin) bazebilen, bazekarren//​|
 +
 +{{TOC}}
 +
 +{{  :​morf:​5:​20:​8:​2:​2:​telefonoz2.jpeg?​200|Irratira deitzen, erantzuna badaki eta}}Hauek ere normalean baldintza erreal gisa interpretatzen dira, baina gertagarri ere izan daitezke, testuingurua nolakoa den. Adibidez:
 +
 +    : Erantzuna baldin badakizu, dei ezazu irratira. (gertagarria)
 +    : Igandean baldin bazatoz, elkarrekin bazkalduko dugu. (gertagarria)
 +    : Erantzuna zein den ez badaki isilik gelditu ohi da. (erreala)
 +
 +Dena dela, adizki perifrastikoak direnean, argiago ikusten da bi interpretazio hauen kontua.
 +=====Orainaldian=====
 +
 +Orainaldiko adizkera trinkoa duten baldintzazko perpausak //((baldin) badator, (baldin) badakar)// denboraren aldetik, solas uneari eta geroari dagozkion denborazko kokapenak adierazteko erabiltzen dira:
 +
 +    : Proposamen honek hobekuntzarik __ez badakar__, ez dugu aintzat hartuko.
 +    : Peru __badator__,​ berak prestatuko du afaria.
 +    : Bai, eguraldi oberik __ez badator__ ingurumai oitan artuak ez dauka eltzerik. (//​[[:​egile:​labaien_a_m:​obra|Iruñxeme]]//,​ [[:​egile:​labaien_a_m|Labaien,​ A. M.]])
 +    : Zakar egiten yatzuz barrijak edo ezezeunak diralako zuretzat; gugaz sarri ibilli __bazabiltz__,​ aldi asko igasi orduko guztiz erraz ta bigun __eretxiko dozuz__ esaten naiz entzuten. (//​[[:​egile:​kirikiño:​obra|Bigarrengo abarrak]]//,​ [[:​egile:​kirikiño|"​Kirikiño"​]]).
 +
 +[[http://​hedatuz.euskomedia.org/​2498/​1/​26201264.pdf|{{ :​morf:​5:​20:​8:​1:​2:​1:​2:​3:​o_hizkia.jpg?​300|Les proverbes basques recueillis par le Sr d'​Oihenart}}]]
 +Ekintza errepikatuak adierazteko ere erabiltzen dira:
 +    : Laguntzailea __badatorkit__,​ larunbatetan jaisten naiz herrira.
 +    : Ala ere, morroia __badatorkit__,​ larunbatetan jaixten naiz Zabaletara, nere emazte, seme, illoba ta bazterrak ikusiaz, barruko jantzi garbiak ipiñi ta tabakorri piskabat artzera; ta igandetan igotzen naiz berriz, Aranzazuko eleizan Meza entzun da gero. (//​[[:​egile:​aguirre_d:​obra|Garoa]]//,​ [[:​egile:​aguirre_d|Aguirre,​ D.]])
 +
 +Edo denboraren aldetik generikoak direnak:
 +    : Proiekturik erakargarrienak izanda ere, dirurik __ez badago__, akabo asmo guztiak!
 +
 +Ondore perpauseko aditzetan, aukera oso zabala da, eta ohikoena orainaldian azaltzea bada ere, iraganaldia ere ager daiteke, menturazko modua geroko aspektua erabiliz adierazi nahi denean:
 +    : Mikel gaur nirekin zinemara __badator__,​ __ez zuen__ beste aukera handirik __izango__.
 +
 +Bestalde, goiko adibideetan ikusi denez, baldintza perpausean adizkera trinkoa izan arren gerta liteke ondore perpauseko aditzak beste era bat izatea; aspektu burutugabea (//jaisten naiz//) edo geroko aspektua (//eretxiko dozuz//), esaterako. Aginteran ere ager daiteke ondore perpauseko aditza:
 +    : Gaxtoen artean ezin biziz __bahabila__,​ __oha__ bertze mundu baten bilha. (//​[[:​egile:​oihenart:​obra|Les proverbes basques recueillis par le Sr d'​Oihenart]]//,​ [[:​egile:​oihenart|Oihenart]])
 +
 +=====Iraganaldian=====
 +
 +Iraganaldiko adizkera trinkoa ere ager daiteke baldintzazko perpausetan //((baldin) bazetorren, (baldin) bazekarren)//,​ eta denboraren aldetik, aspektu burutugabea dutenen egoera bertsua aurkituko dugu hemen ere. Batzuetan, zuzeneko solasean iraganean kokatuta gaudela, ondore perpausean era desberdinetako adizkerak aurkituko ditugu:
 +  * trinkoa:​{{ ​ :​morf:​5:​20:​8:​1:​2:​1:​2:​3:​descarga.jpeg?​200|}}
 +    : Herrian ez __bazeuden__,​ nola __zekiten__ hain ondo plazan gertatutakoa?​
 +    : Hori behin iparrera iritsiz gero, zeren mendebala bera buxtita __bazetorren__,​ orduan doblekoa __zekarkeen__:​ Mendebala euritan, berrogei eta zortzi ordu bustitan. (//​Naturaren mintzoa//, [[:​egile:​zabala_p|Zabala,​ P.]])
 +  * aspektu burutugabea (Gertakari errepikatuak aipatzen direnean bereziki):
 +    : Etxera berandu __bazetorren__,​ gurasoek zigortu __egiten zuten__.
 +    : Eta halakoren batean anai Elias beraganantz baldin __bazetorren__,​ bere bidea utzi eta beste bide bat __hartzen zuen__, harekin topo ez egitearren. (//Asisko Frantzizko, Asisko Klara//, Askoren artean)
 +    : Polizia __bazetorren__,​ haurrak alfonbretan bildu eta ezkutatu __egiten zituzten__. (//India harrigarria//,​ [[:​egile:​garate_g|Garate,​ G.]])
 +  * aspektu burutua:
 +    : Dirua gainean __bazeneraman__,​ gauzarik arriskutsuena __egin zenuen__ herrialde hartan.
 +    : Bada yuramentu au egin zeuntzanean,​ bazeunkan gogo edo intenziñoa guzurra esateko, pekatu beniala bakarrik egin zenduan; baia __ezpazeunkan__ guzurra esateko usterik, pekatu mortala __egin zenduan__. (//​[[:​egile:​zabala_j_m:​obra|Sermoiak]] II//, [[:​egile:​zabala_j_m|Zabala,​ J. M.]])
 +  * geroko aspektua:
 +    : Geltokian ordurako ez __banengoen__,​ ez nuen oporretara joaterik izango.
 +    : Herodesi bereala itzegin zioten, esanaz txit konbeni zitzaiola kristau guziak galdutzea; bada, lanbide onekin juduen gogoak beretuko zituela, eta erromarren aldetik esturasunik iñoiz __bazetorkion__,​ berak __lagunduko ziotela__. (//​[[:​egile:​lardizabal:​obra|Testamentu Zarreco eta Berrico condaira]]//,​ [[:​egile:​lardizabal|Lardizabal]])
 +  * aldi komunztadura hautsirik ere ager daiteke, ondore perpauseko aditza orainaldian emanda:​[[https://​es.wikipedia.org/​wiki/​Homo_faber_(novela)|{{ ​ :​morf:​5:​20:​8:​1:​2:​1:​2:​3:​6f6b360a65990b3aa6c111b4a992a9dc.jpg?​200|}}]]
 +    : Iritzia aldatzeko asmorik ez __bazenuen__,​ zer __egin duzu__ berriro bilera deituta?
 +    : __Banekien__,​ larritasunezko lurreratze batean, arriskua __izaten dela__ hegazkina jo-eta-txikitu edota sutan kiskaltzekoa... harritu ere bai ni neukan lasaitasunaz. (//Homo Faber//, [[https://​es.wikipedia.org/​wiki/​Max_Frisch | Max Frisch]] / [[:​egile:​arrieta_j_a|Arrieta,​ J. A.]])
 +  * Beste batzuetan, baldintzadun perpausa perpaus osagarria denean, eta aditz gobernatzailea iraganaldia,​ zehar-solaseko aldi komunztadura aurkitzen da, ondore perpauseko aditzak geroko aspektua hartu ohi duela:
 +    : __Banekien__,​ inor galdezka __bazetorren__,​ egia __esan beharko niola__.
 +    : __Banekien__ nik osaba ez zela igande hartan mezarat __joanen__[...] (//​[[:​egile:​irigoien_j_m:​obra|Lur bat haratago]]//,​ [[:​egile:​irigoien_j_m|Irigoien,​ J. M.]])