Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:8:2:1:1:1:2:4

Aldaketak

Aukeratutako bertsioaren eta egungo bertsioaren arteko aldaketak aurkezten ditu.

Estekatu konparaketa bista honetara

morf:5:20:8:2:1:1:1:2:4 [2017/06/19 14:25] (egungoa)
Ainhoa Lendinez sortua
Marra 1: Marra 1:
 +======Ahalezko adizkera baldintza perpausetan======
  
 +Ahalezko adizkera ere ager daiteke baldintzazko perpausetan,​ bai orainaldian //(etor badaiteke, ekar badezake)//,​ bai lehenaldian //(etor bazitekeen, ekar bazezakeen)//​.
 +
 +
 +^  Baldintza errealak ​  ^^^
 +^ ^ Orainaldia ^ Iraganaldia ^
 +| aspektu markarik gabe (+ke)| //ibil badaiteke, ekar badezake// | //ibil bazitekeen, ekar bazezakeen//​ |
 +
 +Halako moldeak Iparraldeko testuetan aurkituko ditugu batez ere.
 +
 +Baldintzazko perpausean orainaldiko ahalezko adizkera ageri denean, ohikoena ondore perpausekoa ere orainaldikoa izatea da (aspektuaren aldetik aukera zabala izaten da):
 +    : Zuk ez __duzu__ hobenik, nik __ez badezaket lorik egin__.
 +    : Baldin __ez badezaket__ ez hura ediren, eta __ez banaite__ nere herrirat itzul, ez gathibutasunari ihes egin, ezin jasanen dudan bizi hau __idek derautazu__. (//​[[:​egile:​duvoisin:​obra|Telemake]]//,​ [[:​egile:​duvoisin|Duvoisin]])
 +    : Eta sartu orduko, duela hemezortzi edo hogoi urtheko orhoitzapen bat __jauzten zait__ berehala sudurrerat, holakorik __erran badezaket__:​ etxe-barne hartako usain onaren orhoitzapena,​ orduan. (//​[[:​egile:​etchepare_j:​obra|Beribilez]]//,​ [[:​egile:​etchepare_j|Etchepare,​ J.]])
 +
 +Berdin, baldintzazko perpausean iraganaldiko ahalezko adizkera ageri denean, ondore perpausekoa ere hala izan ohi da gehienetan:​{{ ​ :​morf:​5:​20:​8:​1:​2:​1:​2:​4:​51ornhgqrzl.jpg?​200|}}
 +    : Nahi nuena __egin ez banezakeen__,​ gaztetan zeharo __haserretzen nintzen__.
 +    : Mirenekin __ezkon ez bazitekeen__,​ herritik __alde egingo zuen__ Jonek.
 +    : Uste zuen ezik __eskura ahal bazezakeen__ gizon hura, bidegabe handia __ekharriren ziotela__ Juduei. (//​[[:​egile:​duvoisin:​obra|Biblia Saindua II]]//, [[:​egile:​duvoisin|Duvoisin]])
 +    : Ezerk __biribildu bazezakeen__ Gryffindorrekoen garaipena, huraxe __zen__. (//Harry Potter eta Azkabango presoa//, [[https://​es.wikipedia.org/​wiki/​Naguib_Mahfuz | Naguib Mahfuz]] / [[:​egile:​zubizarreta_p|Zubizarreta,​ P.]])
 +    : Iges egin __al banezaken__,​ ni nerau __joango nintzan__ gaztigatzera. (//​[[:​egile:​polikarpo_i:​obra|Lapurren menpean]]//,​ [[:​egile:​polikarpo_i|Polikarpo,​ I.]])
 +
 +Baina zenbaitetan,​ apodosian adierazitakoa orainari badagokio, ondore perpauseko aditza orainaldian ager daiteke:
 +    : Lehen __egin ahal bazenezakeen__,​ orain ere __egin ahal izango duzu__.