Aspektu markarik gabeko orainaldiko baldintza perpausak (etor badadi, ekar badezat) ikusiko ditugu atal honetan.
Baldintza errealak | ||
---|---|---|
Orainaldia | Iraganaldia | |
aspektu markarik gabe (-ke) | ibil badadi, ekar badeza | ibil bazedin, ekar bazezan |
Hain zuzen, hizkera jasoan, eta zaharkitu samarrean beharbada, *edin eta *ezan laguntzaileen bidez osatutako adizkiak erabiltzen ziren, izan edo *edun saileko adizki perifrastikoen ordez:
Esan bezala, forma hauek, gaur behintzat, ez dira hizkera arruntekoak. Harri koskor bat eror badadi edo itsuak itsua gida badeza perpausen ordez harri koskor bat erortzen bada eta itsuak itsua gidatzen badu esango du edozeinek egun1. Baliokideak dira.2)
Baina bi adizki horien arteko diferentzia gorabehera, azken bolada honetan beste puntu eta punta batera iritsi gara. Izan ere, erdararen eraginez edo, alegiazko forma hautatzen du zenbaitek, gertagarri dena adierazteko ere:
Gaurko gaztelaniak antzinako “si no se presentare” modukoak baztertu eta ordezko gisa “si no se presentara” modukoen aldeko apustua egin badu, administrazio-euskarak ez dauka zertan egin beste horrenbeste. Baldintza gertagarrietarako, gaztelaniazkoak gorabehera, ez da ezinbesteko, ez eta egoki ere, alegiazko formak erabiltzea 3:
Hori baino txukunagoa da beste hauetako edozein, baldintza ebentual edo gertagarriaz ari bagara:
Eta administrazio hizkuntzak forma ‘dotoreagoak’ behar baditu, zaharkituak izan arren, badadi modukoak ere eskura dauzka:4
Kontua da, eskura hain bide erosoa izanik, alfer lana egiten hastea ez dela zentzuzkoa.
Aspektu markarik gabeko orainaldiko baldintzazko egiturak (etor badadi, ekar badezat) XVI. eta XVII. mendeetako testuetan ageri dira batez ere:
Iraganeko adibide oso gutxi iritsi dira testu zaharretan.
Egun zaharkituta geratu dira moldeok guztiok. Ereduzko Prosan adibide bakan hauek aurkitu ditugu:
lanaren aipamena nola egin...