Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:8:2:1:1:1:2:5

Aldaketak

Aukeratutako bertsioaren eta egungo bertsioaren arteko aldaketak aurkezten ditu.

Estekatu konparaketa bista honetara

morf:5:20:8:2:1:1:1:2:5 [2017/06/19 14:25] (egungoa)
Ainhoa Lendinez sortua
Marra 1: Marra 1:
 +======Aspektu markarik gabeko baldintza perpausak======
 +
 +Aspektu markarik gabeko orainaldiko baldintza perpausak //(etor badadi, ekar badezat)// ikusiko ditugu atal honetan.
 +
 +^  Baldintza errealak ​  ^^^
 +^ ^ Orainaldia ^ Iraganaldia ^
 +| aspektu markarik gabe (-ke)| //ibil badadi, ekar badeza// | //ibil bazedin, ekar bazezan//|
 +
 +
 +{{TOC}}
 +
 +=====Baldintza gertagarria=====
 +Hain zuzen, hizkera jasoan, eta zaharkitu samarrean beharbada, //*edin// eta //*ezan// laguntzaileen bidez osatutako adizkiak erabiltzen ziren, //izan// edo //*edun// saileko adizki perifrastikoen ordez:
 +    : Baldin itsuak itsua __gida badeza__, biak hobira eroriren dirade.(//​[[:​egile:​leiçarraga:​obra|Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria]]//, [[:​egile:​Leiçarraga|Leiçarraga]]) ​    
 +    : Bekhatuaren usantzak gaitzten du berthutearen bidea: ordea baldin usantza hura __itzul badadi__ bertze aldera (...) edirenen da berthutearen bide hura bera, errex, atsegin, eta plazent. (//​[[:​egile:​axular:​obra|Guero]]//,​ [[:​egile:​axular|"​Axular"​]])
 +    : Aita, __egin ahal badadi__, khen ezazu kalitza hau ene ganik.(//​[[:​egile:​pouvreau_s:​obra|Philotea]]//,​ [[:​egile:​pouvreau_s|Pouvreau]])
 +    : Makiña batean arri-koskor bat __eror badadi__, makiña beingoan gelditu egiten da. (//​[[:​egile:​villasante:​obra|Kristau fedearen sustraiak. I. Jainkoa.]]//,​ [[:​egile:​villasante|Villasante]])
 +
 +Esan bezala, forma hauek, gaur behintzat, ez dira hizkera arruntekoak. //Harri koskor bat eror badadi// edo //itsuak itsua gida badeza// perpausen ordez //harri koskor bat erortzen bada// eta //itsuak itsua gidatzen badu// esango du edozeinek egun((Kerexetaren Euskal Bibliaren bertsioan honela dator esaldi hori: “itsu batek beste itsu bat zuzentzen ba’dau, biak zulora jausten dira”. Hortaz, pentsa liteke hemen baldintza erreal gisa interpretatu duela itzultzaileak. Dena dela, kasu honetan behintzat, ez dago alde handirik.)). Baliokideak dira.((Honela mintzo da [[:​egile:​mitxelena_k|Mitxelena]]:​ “Ez omen dira gauza bera //sartzen bada//, eta //sar badadi//; ezta //sartzen balitz// eta //sar baledi// ere. Halabiz, eta bat nator. Baina Txillardegi lehiatu zen bata bestearengandik mugatzen eta ez zuen, ene iritziz, ondore zuzenik atera. Nolanahi ere den, auzi horiek maizegi poliki-poliki eta arian-arian erabakitzen dira. Bat ez natorrela esatea ez dut aski. Hark eskaini digun giltzaren ordez beste bat, atea hobeki irekiko duena, eskaini behar nuke eta ez naiz gauza. (//​[[:​egile:​mitxelena_k:​obra|Idazlan guztiak]]//,​ [[:​egile:​mitxelena_k|Mitxelena,​ K.]])))
 +
 +====Egungo erabilera desegokiak====
 +Baina bi adizki horien arteko diferentzia gorabehera, azken bolada honetan beste puntu eta punta batera iritsi gara. Izan ere, erdararen eraginez edo, alegiazko forma hautatzen du zenbaitek, gertagarri dena adierazteko ere:
 +    : Eta ezarritako isuna garaiz __ordainduko ez balu__, orduan, isun horrek emendatze bat izango du.
 +
 +Gaurko gaztelaniak antzinako “si no se presentare” modukoak baztertu eta ordezko gisa “si no se presentara” modukoen aldeko apustua egin badu, administrazio-euskarak ez dauka zertan egin beste horrenbeste. Baldintza gertagarrietarako,​ gaztelaniazkoak gorabehera, ez da ezinbesteko,​ ez eta egoki ere, alegiazko formak erabiltzea ((ikus [[:​egile:​goenaga_p|Goenaga,​ P.]] 1988)):
 +
 +    : ? Akordio hori __lortuko ez balitz__, eskola kontseiluak aukeratuko du zuzendaria.
 +
 +Hori baino txukunagoa da beste hauetako edozein, baldintza ebentual edo gertagarriaz ari bagara:
 +    : Akordio hori __lortzen ez bada__, eskola kontseiluak aukeratuko du zuzendaria. ​
 +    : Akordio hori __lortu ezean__, eskola kontseiluak aukeratuko du zuzendaria.
 +
 +Eta administrazio hizkuntzak forma ‘dotoreagoak’ behar baditu, zaharkituak izan arren, //badadi// modukoak ere eskura dauzka:​((Azken batean, denborazko perpaus menderatuetan eta erlatiboetan gertatzen den gauza bera daukagu hemen ere: subjuntiboaren erabilera zaharkitutzat jotzen da, eta ordezko gisa, aspektu ez-burutua duen forma erabiltzen dugu:
 + ​(i)//​Amaitzen dudanean esango dizut / amaitzen dudanean, beti negarra ateratzen zait//​.  ​
 +Interpretazioaren aldetik, ez dago inongo arazorik: perpaus nagusiko adizkiak argi uzten baitu zertaz ari garen.))
 +    : Akordio hori __lor ez badadi__, eskola kontseiluak aukeratuko du zuzendaria.
 +
 +Kontua da, eskura hain bide erosoa izanik, alfer lana egiten hastea ez dela zentzuzkoa.
 +=====Orainaldian=====
 +Aspektu markarik gabeko orainaldiko baldintzazko egiturak //(etor badadi, ekar badezat)// XVI. eta XVII. mendeetako testuetan ageri dira batez ere:
 +    : ‘Iauna, zelurat __igan banadi__, zu han zira, infernurat ieusten baniz han present zira, zu orotan zira’. (//​[[:​egile:​tartas:​obra|Arima penitentearen okupazione debotak]]//,​ [[:​egile:​tartas|Tartas]])
 +    : Baina hark erran zezan, Ez, aita Abraham: baina baldin hiletarik zenbeit __ioan badadi__ hetara, emendaturen dituk. (//​[[:​egile:​leiçarraga:​obra|Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria]]//, [[:​egile:​Leiçarraga|Leiçarraga]])[[http://​klasikoak.armiarma.eus/​idazlanak/​T/​TartasOnsa.htm|{{ ​ :​morf:​5:​20:​8:​1:​2:​1:​2:​5:​onsa-hilceco-bidia.gif?​200|}}]]
 +    : Baina baldin nehor __ebil badadi__ gauaz, behaztopatzen da: ezen argirik ezta hura baithan. (//​[[:​egile:​leiçarraga:​obra|Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria]]//,​[[:​egile:​Leiçarraga|Leiçarraga]])
 +    : Ni ethorri izan naiz ene Aitaren izenean eta ez nauzue errezibitzen;​ baldiñetariak bertze bat __ethor badadi__ bere izenean berean, hura errezibituko dukezue. (//​[[:​egile:​haraneder_j:​obra|Jesu Kristoren ebanjelio saindua]]//,​ [[:​egile:​haraneder_j|Haraneder,​ J.]])
 +    : Dudan guztia probei eman badiazet ere, eta neure burua erratzera __utz badezat__ ere, etzaizkit hek guztiak deus baliatuko, baldin karitaterik ezpadut. (//​[[:​egile:​axular:​obra|Guero]]//,​ [[:​egile:​axular|"​Axular"​]])
 +    :  Iauna lurreko frutiek ezin asetzen nute, baiña zure gloria behin __ikhus badezat__, ordian ene arima, bethe, ase, eta konplitu izanenda. (//​[[:​egile:​tartas:​obra|Onsa hilceco bidia]]//, [[:​egile:​tartas|Tartas]])
 +    : Gizonak su inhar bat eskuan __ezin jasan badeza__, nola jasanen ditu ifernuko su-garrak? (//​[[:​egile:​duvoisin:​obra|Liburu ederra]]//, [[:​egile:​duvoisin|Duvoisin]])
 +    : __Io badeza__ dardoaz ere gorpuzaren erditik Ainguruiak bano oboro ez larrake gaizkirik Bana dardoa ematurik zauriere sendoturik Bere graziaz ezarteintu elgarreki baketurik. (//​[[:​egile:​etxepare:​obra|Linguae Vascomun Primitiae]]//,​ [[:​egile:​etxepare|Etxepare]])
 +
 +
 +=====Iraganaldian=====
 +Iraganeko adibide oso gutxi iritsi dira testu zaharretan.
 +    : Iraulten nitun gogoan eite itsusi ta bildurgarrik atzekoz aurrera; eiteak alare; ta eitegabe deitzen nuan, eiterik etzulako ez-baiña alakoa baitzun, __agertu bazedin__, nere zentzuak egundañoko gaitzegokiz aizatuko zun, eta gizonaren aultasuna ikaratuko. (//​[[:​egile:​orixe:​obra|Augustiñ Gurenaren aitorkizunak]]//,​ [[:​egile:​orixe|"​Orixe"​]])
 +
 +
 +Egun zaharkituta geratu dira moldeok guztiok. Ereduzko Prosan adibide bakan hauek aurkitu ditugu:
 +    : Zeren edozer, aldaturik, bere mugetatik __irten badadi__, horrek berehala aurrez izandako bestearen heriotza baitakarke. (//​[[:​egile:​amuriza_x:​obra|Gauzen izaeraz]]//,​ [[http://​www.euskara.euskadi.eus/​r59-lurcontd/​es/​contenidos/​termino/​_c03921/​eu_l_2641/​l2641.html | Lukrezio]] / [[:​egile:​amuriza_x|Amuriza,​ X.]])
 +    : Azkar eta, honela __mintza badadi__, garbi ere bai. (//​[[:​egile:​aingeru_epaltza:​obra|Rock'​n'​roll]]//,​ [[:​egile:​aingeru_epaltza|Epaltza A.]])
 +    : Yaun done Laurendi, nik suia estali; gaiztoik __gerta badadi__, bortan dadiela harri. (//​Naturaren mintzoa//, [[:​egile:​zabala_p|Zabala,​ P.]])
 +
 +