Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:8:2:2

Baldintza perpaus jokatugabeak

Baldintza perpaus jokatugabeak osatzeko, hainbeste menderagailu erabiltzen da. Menderagailu horiek adizki jokatugabeei eransten zaizkie, eta partizipioa hartzen dute oinarri gehinetan, eta aditz izena edo aditz oina beste gutxi batzuetan, ondoko adibideetan ikusiko den gisan. Forma hau hartzen dute baldintzazko perpaus jokatugabeek:

Hala ere, forma horiek guztiak beste mota batzuetako perpausak osatzeko ere erabiltzen dira: denborazkoak, helburuzkoak eta osagarriak, adibidez. Ildo horretan, kontuan hartu behar da baldintzazkoei ere lokailua erantsiz gero kontzesiozko irakurketa egiten dela.

Maialen Lujanbio, Txapelketa irabazi eta pozik (2009)

  • Txapelketa irabaziz gero, asko poztuko ginateke. (baldintza)
  • Txapelketa irabaziz gero ere, ez ginateke bereziki poztuko. (kontzesioa)

Beste menderagailu batzuekin ere osa litezke baldintzazko adierak:

  • Orain arte bezala ikasiz, azterketa gaindituko duzu.
  • Orain arte bezala ikasita, azterketa gaindituko duzu.
  • Gogoz ikasitakoan errazago lortzen dira emaitza onak.

Menderagailu horiek modua eta denbora adierazteko erabiltzen dira batez ere, baina ez dute asko zehazten mendeko perpausaren eta nagusiaren arteko lotura semantikoa, eta tarteka, baldintza edo beste balio batzuk adieraz ditzateke: zirkunstantzia bat adierazten dute eta zirkunstantzia hori baldintzazko modura ere interpreta liteke. Izan ere, testuinguruaren arabera, menderagailuek adiera bat edo beste har dezakete.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Baldintza perpaus jokatugabeak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3