Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:8:2:2:6

-tzez gero

Tradizioan ez daude adibide asko forma honekin, eta gehienak Gipuzkoako XX. mendeko testuetan aurkituko ditugu. Aditz-izenaren gainean eraikia denez, adierari dagokionez -tzekotan/-tzekotz menderagailua dutenen pareko erabilera dute:

  • Argi zegoen inork lasterketa irabaztea lortzez gero, Iñigok lortuko zuela.Blogger-ek modako jantziak erakusten dituzte
  • Bihar goizean elurretara joatez gero, gaur gauean dena prest utzi behar dugu.
  • Hain ondasun gutxirekin zoriontsu izatez gero, ez duzu lanera joan beharrik.
  • Bihar goizean mendira joatez gero, gaur garaiz oheratu beharko dugu.
  • Garbi zegoen, inork lortzez gero, Mirenek lortuko zuela.
  • Ez irabaziarengatik, sinistu beza: kontu garbia egitez gero, garenetik aritu gara. (Bi ahizpak, Lizardi)

Formari dagokionez, -tze ezkero eta -tze ezkeroz dira erabilienak. Hala ere, -tze ezkerotan eta -tzera ezkero ere erabiltzen dira:

  • Ezkontzarako ideia gehiago nahi izate ezkero, sartu modan dauden blogetan.
  • Izen euskaldunagoak nahi izate ezkero, begiratu Euskaltzaindiaren Ponte izendegia.
  • “Nik diñoiat, iñoan, munduan iñor ardauagaz zorioneko izate ezkero i izango az”. (Tormes-ko itsu-mutila, "Orixe")
  • Eta ori egitera ezkero, ai ze zorigaistokoak direan pekatariak! Ya egin eban eurenak: iltea besterik bear eztabe infernua ikusteko. (Sermoiak, Zabala, J. M.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tzez gero", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3