Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:8:2:2:8

zer + aditzoina + ere

Orain arteko moldeak aditz-partizipioaren eta aditz-izenaren gainean eraikitakoak ziren. Beste honek, ordea, aditzoina du oinarri. Euskaraz halako aditz mota duten egitura bakanetakoa da gainera:

  • Soldaduek lubakian babestu zituzten haurrak, gauean zernahi gerta ere.
  • Zer hel ere, han dauka bere poltsa, txukun-txukun prestatuta.
  • Zer hel ere, Oihanaldea xutik egon behar da gure herrian. (Piarres,Barbier)
  • Egon behar dü ahalaz ikhusteko bidian, zer hel ere, eta loxor delakoz. (Iturriagaren Elhestaldiak, Intxauspe, E.)

Ekialdeko egileek erabili dute bereziki eta esapide egina da, gertakizun-aditzekin erabiltzen da. Erabilera murritzekoa dugu, horko gertakizun-aditzetatik aparte nekez aurkituko baitugu bestelako aditzekin. Orobatasunaz gain, badaezpadakotasuna ere adierazten du:

  • Zer gerta ere, prest egon behar dugu.

'edozer gertatzen bada/balitz ere', badaezpada prest egon behar dugu' adierazi nahi da hor.

Ikus adibide gehiago:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "zer + aditzoina + ere", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3