Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:9:2:2

"arren" postposiziodunak

ETXEA ATZERRIAN EROSI DUGU, Pragako etxea GheryAditz jokatugabeei lotuta, aditz partizipioa eta arren gehituz, -tu arren kontzesio egitura sortzen da. Forma hau mendebaldean baino ez da erabiltzen, ekialdean aditz jokatuarekin erabiltzen baita (-en arren).

  • Zuk etxea atzerrian erosi arren, elkar ikusten jarraituko dugu.
  • Adibide klasikoak:
    • Beñere Ejerzizio santu au utzi bear ezta: leor, ta otza zaudenean irakurri puska bat: munduko gauzak burura etorri arren, ezta antsi; ekin orregatik: ta ez kontentatu aoz irakurriaz beñ, baizik afektoak biotzetik egin, ta soseguz, ase ase artean aldezun moduan pensatu: eta ikusiko dezu, zer probetxu andia zeregan arkituko dezun. (Aita S. Ignacioren egercicioac, Cardaberaz)
  • Gaurko adibideak:
    • Apur bat atzeratuta etorri arren, hortxe genuen gauerdian fijo: haize-kolpe beldurgarriak, zuhaitz gehienen purgatorio, lainoa eta hodeia elkarri traba eginez, trumilka, eta segido euri-palasta indartsuak. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)
    • Ingeles ia akademikoan hitz eginen dizu heriotzaz eta, aurrez aurre zeuri hitz egin arren, lotsa sentituko duzu, belarriluzea sentituko zara, debekaturiko zerbait miatzen ari bazina bezala. (Lagun izoztua, Sarrionandia, J.)

Hegoaldeko erabileretan, ere lokailua gehitzen zaio batzuetan kontzesio perpausari, indarra emateko. Hala, bizkaieraz -tu arren (b)ere aurkituko dugu. Horrez gain, ordea, bestelako aurkaritza-lokailuak (hala ere, ordea…) ere gehi dakizkioke perpaus nagusian.

  • Idazlana oso ona izan arren ere, gerta liteke epaimahaiari idazkera ez gustatzea.
  • Gogoa eduki arren bere, ez zen ausartu sentitzen zuena esaten.
  • Neska azkarra izan arren, ez zen, ordea, batere fina.
  • Adibide klasikoak:
    • Fumatzen duela ere, Erregek badakit nik, Eizean aspertutzean, asnas artzen jarririk; Ordea, artu ez arren onen belar merkerik, Aposte egingo nuke eztiola gustorik, Abanoari ark artzen nik piponi lakorik. (Asti-orduetako bertsozko lanak, Arrese Beitia)
  • Gaurko adibideak:
    • Eginahalak egin arren, ordea, ezin nuen semea inondik inola sosegatu. (Kafka Bilbon, Alberdi, P.)

Hurrenkerari dagokionez, arren postposizioa kontzesio perpausaren bukaeran edo tartean kokatzen da. Hala ere, kontzesio perpausa ezezkoa denean, bi ordena ager daitezke adizki jokatugabea duten egituretan.

  • aditz partizipioa + ez + arren
  • ez + aditz partizipioa + arren
  • Ingelesa jakin ez arren, Ingalaterrara joango naiz.
  • Ingelesa ikasteko prest ez egon arren, Ingalaterrara joango da Maddi.

Ezezko kontzesio perpausetan ohikoa izaten da aditza ezkutatzea. Horiez gain, ordea, badira ezeztapenik gabe ere aditzik gabeko kontzesio egiturak. Halakoetan izen sintagmaren ondoren joaten da arren postposizioa.

  • Zuk ez arren, hark jango du. (jan aditza ezabatu da)
  • Pobrea arren, langilea zen Anartz. (izan aditza ezabatu da)

Azkenik, bestelako balioak ere har ditzake arren postposizioa daraman mendeko perpausak, helburuzkoa, esaterako. Halakoetan, litekeena da arren helburuzkoa mendeko perpausaren hasieran ez ezik, aditzaren ondoren ere agertzea.

  • -tu + arren (kontzesioa)
  • -tze + arren (helburua)
  • Ezagutu arren, ez dute inoiz elkarrekin hitz egin.
  • Zu pozik ikustearren edozer egingo nuke.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, ""arren" postposiziodunak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3