Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:9:2:3

"-gatik" postposiziodunak

HAIN GAZTEAK ETA ZAHARTZAROAN PENTSATZEN-gatik postposizioarekin kontzesio perpausak sortzeko, adizki jokatugabea erabiltzen da batez ere, -tu partizipioari -a mugatzailea erantsita tartean. Hain zuzen ere, adizki jokatuarekin (aditz jokatua + -en) oso adibide gutxi daude kontzesio adierarekin jasota.

  • Gaztea naizenagatik, zahartzaroan pentsatzeak ikaratu egiten nau.
  • Milaka aldiz errepikatuagatik etortzeko, haurrak ez dio jaramonik egin amari.
  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Izan ere, etxetik irteterakoan bi aspirina irentsi eta trenean denbora guztian lozorroan etorriagatik, ezin duk ajea disimulatu. (Kafka Bilbon, Alberdi P.)
    • Alabaina, saiatuagatik, Ministroak ez du sekula Borges harrapatzea lortzen. (Euskal karma, Alonso, J.)

Molde honen hainbat aldaera daude: -gaitik, -gaittik, -gaiti, -gatikan, etab. Ekialdean mugatzailerik gabe ageri ohi da, genitiboaren gainean ere eraikitzen da eta erdialdeko euskaran -an amaiera ere ikus daiteke.

  • Jakintsuak izan gatik, ez dira gu baino gehiago.
  • Ibiliangatik, ez dugu aurkitu.
  • Saiatuagatikan ez duzu ezer lortuko.

-gatik postposiziodun egituretan ere badira indartutako moldeak: ere lokailuaz gain, beste hainbat aurkaritza lokailu ere erabiltzen dira horretarako; hargatik, ordea, etab.

  • Mutil garaia izanagatik ere, ez dute saskibaloi taldean onartu.
  • Lana osorik bukatuagatik, ez duzu hargatik guk baino hobeto egingo.
  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Komisarioak, harako hartan, zinez saiatuagatik ere, ez zuen keinu haren esanahi ezkutua argitzerik izan. (Patata soro bat, Josetxo Azkona)
    • Hitz zakar haiek esanagatik ere, Andresek eskertu egin zion oparia bere bihotz barruan. (Jakintzaren arbola, Baroja, P. / Josu Zabaleta)

Ezezko partikula ere gehi dakioke -gatik postposizioari, eta aurreko moldeetan bezala, bi ordenatan eman daiteke:

  • aditz partizipioa + ez + aGATIK
  • ez + aditz partizipioa + aGATIK
  • Zuk hori guztia jakin ezagatik, guk lagunduko dizugu hutsunea betetzen.
  • Berak lana ez eginagatik ere, zuk zure zatia amaitu behar duzu.
  • Adibide klasikoak:
    • Zerbitzariak alfer egoiteaz beraz, gaizkirik ez eginagatik ere, merezi du gaztigu. (Guero, Axular)
  • Gaurko adibideak:
    • Ez da espanturik egin behar horregatik - esan zion -; hamar edo hamabi egunetan ez eginagatik ere, horrek ez du hilko. (Errautsera arteko sugarra, Zurutuza I.)

Hurrenkerari dagokionez, -tuagatik morfema mendeko perpausaren amaieran joan ohi da, baina zenbaitetan aditza hasieran ere ageri da. Horrez gain, aditz-izenari ere eransten zaio -gatik (-tzenagatik), baina erabilera hori arkaikoa da, Leizarragaren testuetan baino ez baita ageri.

  • Ibiliagatik ere noraezean apur batean, ez da betiko galduko ontzia.
  • Zuk Mikel baizik ez ikustenagatik, badira mutil gehiago ere taldean.

ASKOTAN ERREPIKATU, ETA ESKERRIK ASKO ESAN JENDEAK, Pragako taldeaAzkenik, aukeraturiko aditz formaren arabera, erabat aldatzen da perpausaren balioa: kontzesiozkoa, kausazkoa nahiz helburuzkoa izan baitaiteke. Partizipioarekin kontzesio perpausak sortuko dira, aditz-izenarekin, berriz, kausa/helburuzkoak. Bestalde, -enagatik morfemaren erabilera ohikoena perpaus erlatiboa izan ohi da, -gatik kasu-marka duen ardatz-izena isilduta.

  • Askotan errepikatuagatik, ez du ikasiko. (kontzesioa, errepikatu arren)
  • Askotan errepikatzeagatik lortu du ikastea. (kausa, errepikatu duelako)
  • Goizean entzun dugunagatik triste gaude denok. (erlatibozkoa)

Ildo horretan, azkenaldian nahasketa sortu da kontzesio egitura bat kausazkotzat hartuta. Hala ere, tradizioan erabili ez bada ere, pixkanaka zabaltzen ari da azken adiera horrekin ere.

  • Eskerrik asko hitz horiek esanagatik.
  • Asko poztu nintzen azterketa eginagatik.

Bi perpaus horien balioa kontzesiozkoa da (esan arren, egin arren), baina azkenaldian kausa adierazteko ere erabili izan dira (esateagatik, egiteagatik).

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, ""-gatik" postposiziodunak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3