Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:9:2:4

Banakaritza egiturak

Euskaraz askotariko banakaritza egiturak daude kontzesio-balioa emateko, errepikatzen den elementuaren arabera eta erabiltzen den juntagailuaren arabera. Guztietan orobatasun adiera ematen da, indiferentziazkoa, hau da, berdin zaigu bata zein bestea, aditz nagusian aipatzen dena gauzatuko da. Hauek dira kontzesio-balioa duten banakaritza egiturak, adizki jokatugabedunak:GAZTELU HAU BERDEZ PINTATU NAHI OMEN...BADUTE LAN! Foixeko gaztelua

  • nahiz A aditz partizipioa, nahiz B (aditz partizipioa) + perpaus nagusia
  • zein A aditz partizipioa, zein B (aditz partizipioa) + perpaus nagusia
  • aditz partizipioa A, aditz partizipioa B + perpaus nagusia
  • nahiz goizean joan, nahiz arratsaldean lanean egongo da Nerea.
  • zein gorriz pintatu, zein berdez pintatu horma hori ez da polita izango.
  • egunak etorri, egunak joan, Peru ez da gaixotasunetik osatu.
  • Adibide klasikoak:
    • Zuen artean zortzi egunetako muthikokiak oro ingurebakiak izanen dira izaldi guzietan; eta sehia, nahiz etxean sorthua, nahiz erosia, ingurebakia izanen da, ez balitz ere zuen odoletik. (Biblia, Duvoisin)
  • Gaurko adibideak:
    • Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako. (Elizen arteko Biblia, Askoren artean)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Banakaritza egiturak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3