Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:1

Diskurtso markatzaileen sailkapena

Diskurtso markatzaileak hainbat modutan sailka daitezke, eta azterlanetan ere, egileen eta hizkuntzen arabera, sailkapen bat baino gehiago aurki daiteke (beraz, duten izaeragatik nahiko zerrenda irekia da diskurtso markatzaileena). Hemen proposatzen den hau nahiko onartua dagoela esan daiteke ((Martín Zorraquino & Portolés, 1999. Bada beste bat, berriagoa, Loureda & Acín Villak, 2010, egina, baina erabilgarriago ikusi dugu aurrekoa). Diskurtso Markatzaileen sailkapen hau proposatzen dute Zorraquino eta Portolések:

Diskurtso markatzaile hauen arteko mugak, hala ere, esanahaiaren aldetik, anitzetan bereziki lausoak dira. Ez da batere erraza, hortaz, multzo bakoitza ongi mugatzea, irizpideak eta esanahiak gurutzatu egiten baitira.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Diskurtso markatzaileen sailkapena", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3