Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:1:2

Lokailuak

Lokailutzat hartzen dira, sailkapen honetan, hauek:

  • Emendiozkoak: gainera; are gehiago…
  • Ondoriozkoak: beraz; orduan…
  • Aurkaritzakoak: aldiz; hala eta guztiz ere…

Kontuan hartu, hala ere, hemen ez garela ari EGLU-IIIko lokailuez, baizik aurkezten ari garen eskema berri honetan kokatzen ditugun diskurtso markatzaileez, hau da, konektore deiturikoak.

Hona adibide batzuk:

  • Beldur nintzen, gainera, azkenean gertatu ez diren istorioak asmatzen hasiko ote nintzen. (Errateko nituenak, Salaburu, P.)
  • Baina ez zaio zintzoa iruditzen. Beraz, analitika eskatzea besterik ez duela egin esan nahi dio, bera dela osasuntsu eta sasoiko eta mardul dagoena. (Martutene, Saizarbitoria, R.)
  • Guztia erakutsi zidan sarjentuak, ona eta pazientzia handikoa izan zen nirekin, baina, hala eta guztiz ere, ez dakit sekula barkatuko diodan. (Inon ez, inoiz ez, Zaldua I.)

Hauxe da, lokailuen eskema:

Emendiozkoak gainera…
Lokailuak Ondoriozkoak beraz…
Aurkaritzakoak aldiz…

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Lokailuak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3