Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4

Diskurtso markatzaileak eta lokailuak

Arestian esan dugunez, EGLU-IIIk lokailu deitzen dituen lotura hitz horiek hemen Diskurtso Markatzaile (DM) deituko ditugu. Baina gai honek oraingoz egin gabe dauden azterketa zabalagoak behar ditu. EHUko taldeak Birformulatzaileak bakarrik (hau da, diskurtso markatzaileen barneko sail hori bakarrik) aztertu ditu. Kontua da badirela lokailu deitutako batzuk diskurtso markatzaileekin bat ez datozenak, eta badirela diskurtso markatzaileak bat ez datozenak lokailuekin. Edo, beste hitzetan paratzeko, bi multzo horiek ez datoz bat elkarren artean.

Euskaltzaindiak argitaratutako lanean, lokailu hauek bereizten dira:

SEGen ez diegu lokailu esango, baizik diskurtso markatzaile. Termino hori zabalagoa eta orokorragoa da, eta espezialisten artean hedatuago dago.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Diskurtso markatzaileak eta lokailuak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3