Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4:1:2

gainera

gain izenetik gainera emendiozko diskurtso markatzailea nola sortzen den eta hori nola erabiltzen den ikusiko dugu atal honetan.

Artikulu honetan

Forma

gain izena biziki arrunta da euskaraz. Lekukotasun idatziak ditugunetik hizkera eta garai guztietako idazleek erabili dute:

  • Ondoko baserritarrari erosten genion esnea egunero eta esne-gainarekin otarteko gozoak egiten zizkigun amak. (Riomundo, Maia, J.)
  • Mendi gaina zilatuz, sugarrez jauntzia, Bere ontasunaren ikustera dator. (Pindar eta lano, "Iratzeder")

Inesiboaren marka hartuz gero, gainera sortzen da:

Adibide horretan, postposizio arrunta hartu duen izena baizik ez da. Beste batzuetan, postposizio beregaina dela dirudi:

  • Hori esateaz gainera ez zuen besterik egin.

Baina XVIII. mendearen erdi aldetik aurrera diskurtso markatzaile gisa erabiltzen hasi ziren idazleak, batez ere gipuzkeraz idazten zutenak. Gero beste euskalkietara hedatu zen. Iparraldean ere, XX. mendean, arrunt bihurtu zen:

Ez da esan beharrik holakoetan diskurtso markatzaileak galdua duela dagoeneko gain izenaren erreferentzia eta autonomoa dela erabat: diskurtsoaren atalak lotzeko eta testuari koherentzia emateko erabiltzen dugu.

Tokia

Askatasun handia du diskurtso markatzaile honek perpausean hartzen duen tokiari dagokionez. Arrunta da hasieran aurkitzea, bakarrik edo eta juntagailuaren ondotik:

  • Gainera, arazoa ez zen hizkuntzazkoa bakarrik, autoreak berak aitortzen duen bezala, V. liburuaren Sarreran, arkitekturari buruz idazteak dituen zailtasunei buruz hitz egiten duenean: “Arkitekturako tratatuak ez dira historiako liburuak edo poema-liburuak bezala”. (Arkitekturaz hamar liburuak, Vitrubio / Santiago Iruretagoiena)
  • Gainera, ez dira umeak dagoeneko. (Loroaren teorema, Guedj, D. / Muñoz, J.)
  • Eta, gainera, kontu eske hasiz gero, kartzelara, ezta? (Loroaren teorema, Guedj, D. / Muñoz, J.)

Eta, gainera, kontu eske hasiz gero, kartzelara, ezta? (Jon Muñoz) Beste juntagailu bat ere izan dezake ondoan, noski:

  • Baina, gainera, konparazioaren funtzio heuristikoa bide, kosmoak ere izaera atomikoa daukala esaten ari da. (Gauzen izaeraz, Lukrezio/ Amuriza, X.)

Perpaus amaieran ere:

  • Zerbait egin behar zuen, eta lehenbailehen gainera… (Denak du bere prezioa, Mintegi, M. A.)

Zer esanik ez, perpaus barnean, mintzagaiaren ondotik, edo perpausen tartean, aski arrunta da:

  • Beldur omen zioten, gainera, lizarrari inguruko landare eta zuhaitz-koxkorrek ere. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)
  • Maupassantek ez zituen, gainera, fantasiazko ipuinok gainerakoetatik bereizi, besteekin batera argitaratu zituen bildumetan. (Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta)
  • Dekano jaunak eta Errektore jaunak haren etxean afaltzen zuten, gainera, igandero; inork ez zukeen zalantzatan jarriko, beraz, oso gizon jakintsua zenik Héraclius Gloss doktorea. (Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta)
  • Badira, gainera, Ipar Euskal Herriaren euskaltasuna salatzen duten beste zenbait gertakari: (Euskara batua, Zuazo, K.)
  • Elkartasuna, gainera, Beldurretik sortu ohi da, maizenik, baina konfidantzarik gabe. (Etika, Spinoza / Xarriton, P.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "gainera", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3