Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4:1:8

badarik (ere)

Sail honetan sartu beharko genuke, halaber, badarik ere esapidea:

  • Eta debozionezko sentimendu hek guziak merezi eztitudalarik badarik ere presentatzen derauzkitzut ene bihotzeko afekzioneak, arima prestuen desir suakartu zure gogarako hek guziak neronek banitu bezala. (Iesusen Imitacionea, Pouvreau, S.)
  • Emazte baten senharra urrutitik heldu bada, emazte hark dakien bezain sarri bihurtu dela, eta haren hitza enzuten duenean, egitekotan amarratua delarik, eta zenbait konsiderazione bortitzek hura bertzen artean badaduka ere, badarik haren bihotza eztago loturik, aitzitik bertze gogoeta guziak largatzentu, bere baitan solhas egiteko senhar ethorriarekin. (Philotea, Pouvreau, S.)

Hainbat aldaera dauzka:

  • Urrerik eta zillarrik eztuena[k] lo egiten du segurki, badarikan ate sarratuari burua gardatua. (L'interprect ou traduction du François Espagnol & Basque de Voltoire., Voltoire)

Esapide hau ez da gaur egun asko erabiltzen, baina badira adibideak, gehienetan, ordea, bada ere edo “gutxienez” adieran erabiltzen da:

  • Enparan diputatuak badaki gustura botako lituzkeela pare bat tiro, kapela zikinen bat aireratzeko badarik ere. (Apirila, Aranbarri, I.)
  • Egunkari apokrifo batek kontatzen digunez, ametsetan badarik ere, Oteiza Duchamp, Picabia eta Man Rayrekin elkartu zen Emak bakia etxean. (Mentura dugun artean, Lertxundi, A.)
  • Liburuak dauden tokiren batean suertatuz gero beti eta ezinbestean hasten naiz haiei begira: izenburuak gutxienez, zerbait bitxia topatuz gero eskuetan hartu eta begiratu, azaletik badarik ere, interesgarria irudituz gero orri batzuk behinik irakurri.. ø liburuzale guztion ohiturak dira horiek. (Errekarteko koadernoa, Mendiguren Elizegi, X.)
  • Egiaz, nork ez du atsegin gaizkia, apurño bat badarik ere, beste bati egiten zaionean? (Trilogia hiperlaburra, Linazasoro)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "badarik (ere)", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3