Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4:2

Hautakariak

Atal honetan ikusiko ditugun diskurtso markatzaileak “hautakariak” dira, horiek erabiliz hiztunak hautaketa bat adierazten duelako. Hautaketa hori egiteko partikularik ezagunenak “edo” eta “ala” dira, baina horiek ez dira diskurtso markatzaileak, juntagailuak baizik, nahiz sarritan, beste juntagiluekin gertatzen den moduan, diskurtso markatzaile gisa ere ageri diren. Dena dela, horien berri juntagailuen atalean emango da.

Diskurtso markatzaile hautakariak agertzen diren perpausetan kontraesan bat aurkituko dugu, bi zatien arteko aukera bat egin behar delako, biak batera ezin direlako bete:Gosaria omen da eguneko otordu garrantzitsuena

  • Gosaldu, edo goseak egongo zara goizean.
  • Gosaldu, bestela goseak egongo zara goizean.

Perpaus horietan badirudi ezinezkoa dela gosaltzea eta gosea egotea, biak aldi berean eta batera, gertatzea. Bietako bat aukeratu behar da, horregatik esaten diegu horrelakoei hautakari.

Hala ere, elkarrizketa nolakoa den, diskurtso markatzaileek esanahi bat baino gehiago har dezakete. Gerta liteke, izan ere, diskurtso markatzaile bat hautakaria izatea baina aldi berean emendiozko edo aurkaritzako kutsua ere izatea.

Hori guztia kontuan hartuta, diskurtso markatzaile hautakari hauek ikusiko ditugu:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Hautakariak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3