Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4:2:2

osterantzean

osterantzean ere diskurtso markatzaile hautakaria da. Hitz hau nola sortzen den eta nola erabiltzen den ikusiko dugu atal honetan.

Artikulu honetan

Forma

oste izena dauka oinarrian, eta -rantz eta -(e)an kasu markekin osatzen da. osterontzean aldaera ere berdin sortzen da. Diskurtso markatzaile bihurtuta, bestelaren kidekoa da.

  • oste + -rantz + -ean > osterantzean
  • Osterantzean bein bere eztozu biotzean bake onik izango. (Sermoiak-II, Zabala, J. M.)
  • Osterantzean ez dago berri larregi: bi amorosek elkarri luzatzen dizkioten begirakuneak, elkarrengana hurbiltzeko duten joera eta modua niri gero eta adierazgarriagoak egiten zaizkit. (Jeans-ak hozkailuan, Zubizarreta, P.)

Hainbat aldaera dauzka hitz honek:

  • Ostantzien, libre bizi da, gura dauanian ibilli, gura dauanian etzun edo jezarri, iñok eztautso agintzen, lapurren bildurrik eztauko. (Bigarrengo abarrak, "Kirikiño")
  • Ostantzian emongoskat makillada gorrija! (Urretxinddorra, "Aizkibel")
  • Eskarrak nazionalistiak katolikuak bezin demokrata zintzuak dirana, ostantzean triskantza kruela komentu danetan egingo genduke, egin be. (Lurrikara, Labaien, A. M.)
  • Ostantzean, badakizu niri ere zenbat gustatzen zaizkidan kopak… (12etan bermuta, Osoro, J.)

Erabilera

Forma hau bizkaieraz erabiltzen da nagusiki. Adibideetan ikusten denez, perpausaren hasieran joaten da askotan osterantzean. baina juntagailuaren ondoan eta berriz diskurtso markatzailearekin ere ageri da:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "osterantzean", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3