gainontzean ere aditzondoa da, baina osterantzean bezala diskurtso markatzaile gisa nola erabiltzen den ikusiko dugu atal honetan.
gain izenari hainbat kasu marka erantsiz osatzen da gainontzean:
Hainbat aldaera dauzka gainontzean formak: gainerontzean, gainerantzean, gainantzean, gaineantzean
Balioari dagokionez, osterantzean eta bestela diskurtso markatzaileen bi balioak ditu gainontzean hitzak: baldintzazkoa (=de lo contrario) eta murriztailea (=por lo demas):
gainerakoan, gaineratikoan eta gainerakotz diskurtso markatzaileak gainerantzeanen antzekoak dira baina hiru hauek balio murriztailea dute soilik:
Perpausaren hasieran joaten da askotan:
Juntagailuekin erabiltzen dira diskurtso markatzaile hauek:
ere diskurtso markatzailearen ondoan ere ageri dira:
gainera eta gainerantzean ezin ditugu nahasi:
Adibide hauetan ikus daiteke bien arteko aldea:
Eibar herriari buruzko ezaugarri bat aipatu da lehenengo, “zatarra izatea”, eta beste bat gaineratu zaio gero, “zaratatsua”. Kualitate horiek bata bestearen kontra jartzen ez ditugun neurrian, beti erabil dezakegu gainera:
Zeini zer ezaugarri erants dakiokeen, perpausean adierazten dugunaren inguruko presuposizioek esango digute: zaratatsua eta txikia, zaratatsua eta zikina, zaratatsua eta garbia, denak dira zuzenak, baina leku zaratatsuak ez dira normalean atseginak izaten edo herritarren gustukoak. zaratatsua eta atsegina kontrako ezaugarriak direnez, perpaus hau ez litzateke erabat egokia izango:
gainerontzean diskurtso markatzaile hautakariarekin ez da halakorik gertatzen, balio murriztailea baitu:
Hor ez dago inolako arazorik: kualitatea aipatzen dugu lehenengo, eta gero, gainerantzean diskurtso markatzailearen bitartez, “kontu hori alde batera utzita” edo halako zerbait adierazten dugu, kontrako beste kualitate bati tartea egiteko.
Ikus dezagun, azkenik, hurrengo adibideak ez duela inolako zentzurik:
Herri bat “zaratatsua” izatea ala ez lotuta egon liteke “atsegintasunarekin”, eta horrexegatik diogu gure gustukoa izan daitekeela nahiz zaratatsua den. Aldiz, zaratatsua izatea eta auto-pilaketak izatea ezin dira kontra jarri. Horregatik ezin da erabili hor gainerantzean: diskurtso markatzaile honek aukeratzeko eskatzen du.
Laburtuz, hauxe da paradigma osoa:
lanaren aipamena nola egin...