ezpere(n) eta ezpabere diskurtso markatzaileak ikusiko ditugu atal honetan.
ezpere(n) diskurtso markatzailea ez da ia ageri egungo testuetan, forma zaharkitua da. Neurri batean bestela-ren parekoa da, baldintza moduko hautaketa bat adierazteko balio baitu: “horrela ez bada, aurreko perpausak esaten duena betetzen ez bada” adierazten du. Eskema baten bidez, honela irudikatuko genuke ezperen-ez osatzen diren perpausen esanahia: A, ezperen B = A, eta A ez bada, B.
Segidan datozen adibideak adiera horren barnean aipatzen dira OEHn baina badirudi hauetan edo juntagailuaren baliokidetzat har daitekeela ezpere, hau da, juntagailu hautakaria izango litzateke hemen, edo baita diskurtso markatzaile horren oinarrian dagoen ezpa juntagailuarena ere:
Beste balio bat ere izan ditzake ezperen diskurtso markatzaileak, balio murriztailea, bederen eta behintzat diskurtso markatzaileen antzekoa, hain zuzen:
Egungo testuetan oso adibide gutxi aurkitu ditugu:
Adibideetan ikusten denez, perpausaren hasieran edo aditzaren ondoren ageri da gehienetan, eta juntagailuaren ondoren ere bai.
ezpabere bizkaierazko diskurtso markatzailea da, eta hizketan erabiltzen da batez ere, testuetan oso gutxi ageri da. Aurretik ikusi dugun ezperen-en antzekoa da, lehenengo adierari dagokionez batez ere, eta baldintza kutsuko hautaketa adierazten du: “hori betetzen edo gertatzen ez bada”, eta “bestela”:
baizik-en pareko adiera ere har dezake:
Hala ere, berez ezpa hitzak betetzen du baizik-en adiera hori. Eta, hain zuzen ere, horixe gertatzen da azken adibidean. Cristinau Doctrinia obraren edizio berrietan ezpada ageri da ezpabereren ordez (aurkaritza balioarekin, juntagailua izango litzateke hemen).
Esan daiteke, beraz, bestela diskurtso markatzailearen lehen adieran erabiltzen dela, batez ere, ezpabere: A, ezpabere B = A, eta A ez bada, B.
Kokalekuari dagokionez, oro har perpausaren hasieran joan ohi da ezpabere baina tartean ere ager daiteke. Juntagailuekin ere ikusiko dugu:
Egungo testuetan ere aurkituko dugu diskurtso markatzaile hau:
lanaren aipamena nola egin...