Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4:3:11

barren

barren izena da berez, baina diskurtso markatzaile gisa erabiltzen da zenbait euskalkitan. Debagoienean eta Debabarrenean oso ohikoa da. ba(da) arren esapidearen laburdura izan litekeela dirudi. Bigarren perpausaren azken muturrean joaten da beti:

Aldez aurretik adierazitako zerbaiti erantzunez egiten diren perpausetan ageri da barren hau. Zenbaitetan, perpausaren amaieran jartzen den bainaren baliokidea dela dirudi:

  • -Isil zaitez, mesedez! -Isilik nago, baina!
  • “Autobusez ordu erdira duzu barren!”, esaten zion amak. (Berandu da gelditzeko, Iturriaga, U.)

Egungo testuetan ere aurkitu dugu:

  • Baina, laztana, huskeria da barren. (Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga)
  • Aparretan bizi zara, barren. (33 ezkil, Miren Gorrotxategi)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "barren", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3