Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4:3:12

badarik ere

badarik ere diskurtso markatzailea XVI. eta XVII. mendeetan zabaldu zen batez ere. Hainbat adiera dauzka; lehenago ikusi dugu emendiozko diskurtso markatzaileen artean badarik (ere).

Batzuetan kontzesio kutsua hartzen du:

Beste adibide hauetan, ordea, aurkaritza balioa dauka, “hala ere” adiera, alegia:

badarikan ere aldaera ere badu forma honek:

Gaurko idazleek bada ere-ren baliokide gisa erabiltzen dute, eta ez aurkaritza zentzuarekin:

  • Enparan diputatuak badaki gustura botako lituzkeela pare bat tiro, kapela zikinen bat aireratzeko badarik ere. (Apirila, Aranbarri, I.)
  • Beste behin badarik ere, ez dio besterik eskatzen bizitzari. (Paper festa, Lertxundi, A.)
  • Ikusten zintuen, ordea, urrutitik badarik ere. (Zamaontzia, Aranbarri, I.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "badarik ere", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3