Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4:3:13

Aurkaritza adierazten duten esapideak

Aurreko ataletan aipatu direnez gain, lokuzio edo esapide asko erabil daitezke aurkaritza adierazteko: zernahi gisaz, nolanahi ere, edozelan bere, edozein modutan ere, edozein moduz, guztiarekin ere… 1. Berez perpaus osoari dagozkion esapideak dira, baina perpausen arteko lotura adierazteko ere erabiltzen dira, diskurtso markatzaile gisa.

1 Horietako batzuk nolanahi ere, nolanahi den… birformulatzaileen atalean aztertu dira

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Aurkaritza adierazten duten esapideak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3